Schengen Eremua: 26 herrialde eta muga bakarra
Schengen Ituna Europako 26 herrialdek sinatutako akordioa da (horietako 22 Europar Batasuneko kide dira), eta, horren bidez, barneko mugak kendu eta muga bakarra ezartzen du, Schengen Eremutik kanpo dauden herrialdeetatik bereizteko.
Hala, eremuaren sortzaileek 1985ean bultzatutako ekimena da (Frantzia, Alemania, Belgika, Luxenburgo eta Herbehereak), pertsonen zirkulazio askea lehenesteko, eta EBren eragin-esparrutik kanpo.
Schengen Luxenburgoko hiri bat da, eta lehenengo akordioa bertan sinatu zutelako hartu zuen itunak izen hori.
Honatx, itunaren neurri nagusiak: barneko mugen kontrolak desagerrarazi; EBren estatu kideen kanpoko mugak zeharkatzen dituzten pertsonentzako araudia egin; herrialdeetan sartzeko eta bisak onartzeko baldintzak armonizatu; poliziaren eta epaitegien arteko koordinazioa indartu, estradizio sistema azkartuz eta epaien aplikazioa sendotuz, eta, azkenik, Schengen Informazio Sistema (SIS) sortu.
Azken neurri horri dagokionez, partekatutako informazioaren gaineko sistema estatu kideek emandako datuek hornitzen dute, epaileek eta mugaldeko poliziek erabil ditzaten, pertsonen eta gauza materialen inguruan sakontzeko.
Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eslovenia, Espainia (1991tik), Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Txekia, Eslovakia, Suedia eta Suitza dira ituna sinatu duten estatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Alberto Alonsoren ustez, "kezkagarria da" Martxoaren 3ko Memoriala atzeratzea, baina 2026an proiektuetan lanean hastea espero du
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari den Alberto Alonsok adierazi duenez, 1976ko Martxoaren 3ko Memorialaren atzerapena "kezkatzeko moduko puntuan" badago ere, "urtea amaitu baino lehen hitz egiten hastea" espero du. Gabonetako jaiotzen arazoa "konpontzeko bidean" denez, 2026an etorkizuneko proiektuetan lanean hastea espero du Alonsok.
Esteban: "PP eta bere gertuko hedabideak EAJ Cerdanen sarearekin lotzen saiatzen ari dira"
Aitor Esteban EBBko presidenteak Alderdi Popularraren eta "gertuko hedabideen" EAJ Cerdanen sarearekin lotzeko "saiakera" salatu du, baina "ezertxo ere ez" dagoela azpimarratu du. "Lasai gaude, eta ez dizkigute lehertuko benetakoak ez diren lau titular", gaineratu du. Estebanek azpimarratu du behin baino ez zela bildu Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiarekin Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa negoziatzeko.
Jon Hernandez (Sumar): "40 urtez diktaduraren aurka borrokan sakrifikatu ziren emakumeez eta gizonez oroitu nahi dugu bereziki"
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak, ostegun honetan, Francisco Francoren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, "lau hamarkadatan diktaduraren aurka borrokatu zuten milaka emakume eta gizonek" bete duten papera aldarrikatu du. Pertsona horiek eta defendatzen zuten arrazoia gogoratzearen garrantzia azpimarratu du, "gaur egun ditugun askatasunak eta demokrazia mugatua diktaduraren aurka borrokatu zuten pertsona horiei guztiei esker baita batez ere".
Aitor Esteban: "Franco hil zenean ez zen gertatu apurketa bat eta horrek ondorioak ekarri ditu"
Bilbon egindako prentsaurreko batean, Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Francisco Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrena izan du hizpide. 50 urte geroago frankismo garaiko Sekretu Ofizialen Legea indarrean dagoela salatu du: "lege horrek argitasuna eman beharrean iluntasuna jartzen du lehenaldi horretaz”.
Alonso Egurrolari lotutako Noran eta Erkolan kooperatibei buruzko dokumentazioa eman dio Eusko Jaurlaritzak Guardia Zibilari
UCOk Eusko Jaurlaritzari Noran eta Erkolan kooperatibei buruzko informazioa eskatu zion joan den astean. Enpresa horietan kontratatu zituzten Francisca Muñoz eta Belen Cerdan, Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiaren emaztea eta arreba, hurrenez hurren.
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du, GALek 1984an erail zuen Santi Brouard omentzeko
Legebiltzarkideek zutik eta minutu bateko isilunearekin eginda omendu dute GALek 1984ko azaroaren 20an hildako Santi Brouard Herri Batasunaren buruzagia.
EH Bilduk, ERCk eta BNGk monarkiarekin apurtzea eskatu dute, "frankismoaren herentzia" baita, horrela "benetako demokrazia" lortzeko
Frankismotik etorritako egiturari eusteak agerian uzten du, alderdi horien arabera, ez dela "benetako demokraziarik egongo Estatuaren buruzagitza herriak aukeratzen ez duen bitartean, eta hala euskal nazioari nola katalanari eta galegoari erabakitzeko eskubidea ukatzen zaien bitartean".
Torturaren beste zazpi biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak
Orain arte, 94 pertsona aitortu ditu Nafarroako Gobernuak ofizialki indarkeria politikoaren biktima gisa 16/2019 Foru Legearen esparruan. Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek osatzen duten 'Egiaren garaia da' dinamikak begi onez ikusi ditu ebazpenak, eta bide horretan sakontzen jarraitzeko eskatu dute.
Zer geratzen da gaur egun frankismotik?
Duela 50 urte frankismoaren amaierak ez du esan nahi bere nortasun ikur guztiak desagertu direnik. Francoren erregimena elikatu zuen oinarri ideologikoak bizirik dirauela ohartarazten dute adituek.
Santos Cerdanek "gezurrak eta manipulazioak" salatu ditu espetxetik irtetean
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak asteazken honetan salatu duenez, "gezurrak" eta "manipulazioak" zabaldu dituzte bere inguruan. Horrez gainera, senideen eta lagunen babesa eskertu du eta "egia gailentzea" espero du. Soto del Realgo (Madril) espetxetik 19:15 aldera atera denean egin ditu adierazpenok, Auzitegi Goreneko epaileak aske uztea erabaki ostean.