Bilera Moncloa jauregian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Riverak babesa agertu dio Rajoyri, Katalunian "legea betearazteko"

Ciudadanoseko buruzagiaren bilera egin ostean, Pablo Iglesias Podemoseko liderra hartu du Espainiako presidenteak.
18:00 - 20:00
Riverak babesa agertu dio Rajoyri, Katalunian ''legea betearazteko''

Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak babesa agertu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, Katalunian "legea betearazteko".

Rajoyk Rivera hartu du Moncloan, bilera-sorta abiatu baitu Kataluniako prozesu independentistari aurre egiteko. Arratsaldean Pablo Iglesias Podemoseko buruarekin ere batzartuko da.

Agintariarekin bildu eta gero, Riverak prentsaurrekoa eskaini du, eta demokrazia "ez da negoziagarria" nabarmendu du.

Horren ildotik, une "delikatu honetan" Ciudadanosek Espainiako Gobernua babestea "garrantzitsua" dela esan du Riverak, eta Espainaren aldeko itun bat eskaini dio Rajoyri. Agintaria "edukiarekin ados" dagoela eta testua aztertuko egingo duela esan du Ciudadanoseko buruak.

Konstituzioaren 155. artikuluari dagokionez (autonomia bat bertan behera uztea ahalbidetzen duena), hura ezarri baino lehenago "mekanismo guztiak" martxan jarri behar direla adierazi du Riverak.

UPyD  eta Unio alderdiekin bilerak

Kataluniari buruz hitz egiteko hasitako bilera-errondaren baitan, datorren asterako bi hitzordu ditu Rajoyk.  Asteartean, 11:00etan, Andres  Herzog Hauteskunde Orokorretarako UPyDren hautagaiarekin bilduko da.

Josep Antonio Duran i Lleida Unioko ordezkariarekin ere bilduko da, oraindik eguna eta ordua zehaztu ez dituzten arren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X