Email bidez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talde batek bere gain hartu du Derioko autobusen kontrako erasoa

EiTBn jasotako emailean taldea ez da identifikatu, 8 autobusen aurkako erasoa bere gain hartu eta EH Bilduk "preso politikoak irain egiten" eta "errepresioari alfonbra gorria jartzen" diola esan du.
18:00 - 20:00
Sute handi batek Bizkaibuseko zortzi autobus erre ditu Derion

Identifikatu gabeko talde batek bere gain hartu du aurreko asteburuan, Derion (Bizkaia), izandako zortzi autobusen kontrako erasoa, Euskal Irrati Telebistari (EiTB) igorritako email baten bidez.

Gainera, taldeak gogor kritikatu ditu alderdi politikoak, bereziki EH Bildu eta Sortu. Haien arabera, "preso politiko gehienen borrokari irain egiten diote" eta "jarrera honek beste ondorio larri batzuk eragiten ditu. Errepresioari alfonbra gorria jartzen diote".

"Gutun hau idazten dugunok gure gain hartu nahi dugu Derioko autobusen aurkako erasoa, zeinaren ondorioz zortzi ibilgailu erre egin ziren", idatzi du taldeak testuaren hasieran. Ondoren, idazkian diotenez, "Ibon Iparragirre euskal preso politikoa hil zorian da Espainiako estatuak aplikatzen dion espetxe politikaren erruz. Berarekin eta beste preso gaixoekin egiten dutena onartezina da edozein ikuspuntutik. Ekintza honek izan duen oihartzunak Ibonen egoera albiste eta eztabaida guztietan lehenengo gai bezala kokatu du".

Gainera, alderdi politikoak ere gogor kritikatu egin dituzte, EAJren, PSOEren eta PPren kasuan "zalantzarik ez genuen gure biolentziaz hitz egingo zutela beraiek egunero aplikatzen dutena estaltzeko asmoz" eta "guk biolentzia erabiltzen ez dugunean, ordea, oraindik eta errazago estaltzen dute presoekin egiten dutena". Hala, "defendatzen duguna bidezkoa dela konbentzituta gaude eta gure esku dagoen guztia egiten jarraituko dugu egoera hauei aurre egiteko. Borrokaren aldeko hautua egin dugu", ziurtatu egin dute.

Kritika gogorrak EH Bilduren eta Sorturen aurka

EH Bilduri eta, "batez ere, Sorturi" eskaini diete punturik zabalena. Testuaren egileak ez dira harritu ekintzaren ostean ezker abertzaleak izandako erreakzioarekin, "Euskal Herriaren zapalkuntza mantentzen dutenen ondoan lerrokatu baitira". Haien ustean, ezker abertzalea kontraesankorra da presoen alde egiten duela esan baina Derioko erasoa "modu sinplistan kritikatzean, zeharka, preso politiko gehienen borrokari irain" egiten diotelako.

Era berean, testuan agertzen denaren arabera, EH Bilduk eta Sortuk "errepresioari alfonbra gorria jartzen diote ekintza egin dugunok bakarrik gaudela salduz. Badakigu hurrengo urratsak biolentzia erabiltzen dugun militante politikoen atxiloketak txalotzea izango dela, salaketaren aurreko azken urratsa, eta hau guztia sisteman integratzeko baino balio ez duten poltrona batzuen truke".

Gutunaren azken partean, indarkeriaren aldeko defentsa egin dute, sistemaren "desestabilizazioa" erdiesteko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X