Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko buruzagitza inputatu dute Gregorio Ordoñezen hilketagatik

Consuelo Ordoñezek aurkeztutako salaketa tramitera onartu du Pedraz epaileak, ustezko bost buruzagik PPko zinegotzia hiltzea agindu zutela argudiatuta.
Consuelo Ordoñezek salaketa jarri zuen Auzitegi Nazionalean. EFE

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak ETAko bost kide inputatu ditu Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren hilketagatik, hura hiltzea agindu ei zutela argudiatuta. Bost kide hauek erakunde armatuaren zuzendaritzan kokatzen ditu epaileak, eta 1995ean Donostiako PPren zinegotzia hiltzeko agindua eman zuten "froga fidagarri eta sinesgarriak" daudela-eta, inputatzea erabaki du.

Mikel Albisu Mikel Antza;, Iñaki Gracia Iñaki de Renteria, Jose Javier Arizkuren Kantauri, Julian Atxurra Pototo eta Juan Luis Agirre Insuntz inputatu ditu Pedrazek, Consuelo Ordoñez hildako zinegotziaren arrebak aurkeztutako salaketa bat tramitera onartuta.

Guardia Zibilaren Informazio Buruzagitzak egindako txosten bat izan du oinarri epaileak inputazioak arrazoitzeko. Txostenean Ordoñez hiltzeko erabakia bost lagunok hartu zuten "froga fidagarri eta sinesgarriak" daudela uste du Pedrazek.

Epaileak emandako autoaren arabera, ETAk "funtzionamendu piramidal eta hierarkikoa du". Zuzendaritzak "aginte funtzio guztiak hartzen ditu bere gain, eta beraz, ez dago buruzagitza horrek kontrolatuko, bultzatuko edo zuzenduko ez duenik. Bera da talde kriminal honen ildo estrategikoak betearaztearen erantzule".

Ordoñezen hilketa aipatuta, orduko hartan gertatutakoa aztertu du Pedrazek. Haren esanetan, Bidarten ETAren buruzagitzaren kontrako operazioa egin ondoren, PPko eta PSOEko militante eta buruzagien kontrako atentatu sorta egin zuen erakunde armatuak, "Estatuaren egonkortasuna kolokan jarri eta balizko negoziazio bat bultzatu nahian".

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Francisco Salazarrek uko egin dio PSOEren zuzendaritzari, sexu-jazarpen salaketen ostean

Rebeca Torro Antolakuntza idazkariaren albokoa izan behar zuen Hauteskunde Ekintza eta Analisirako Idazkaritzan. Salazar ez da PSOEren Exekutiba Federal berriko kide izango, eta Pedro Sanchezen aholkulari gisa Moncloan zuen kargutik "behin-behinean" kentzeko eskatu du. Zehazki, Gobernuko Lehendakaritzaren koordinatzaile instituzionala zen.

Gehiago kargatu