Otegi martxoaren 28an aterako da kartzelatik
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia 2016ko martxoaren 28an aterako da espetxetik, Auzitegi Nazionalak egindako azken kondena-likidazioaren arabera. Izan ere, onartu egin du apud acta agerraldiak (epaitegiaren aurrean egindakoak) 10 urteko zigorrean kontuan hartzea.
Otegi apirilaren 8an zen ateratzekoa kartzelatik, baina Auzitegi Nazionalak irteera 11 egun aurreratu du.
Nolanahi ere, buruzagi abertzaleak debekatuta du kargu publikoan aritzea 2021ko otsaila arte.
Hori horrela, Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak gaitasungabetze berezi horren berri emango dio Hauteskunde Batzorde Zentralari, abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan hautagai izan daitekeen ebatz dezan.
Estrasburgoren erabakia
Bestalde, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak tramitera onartu du Arnaldo Otegiren helegitearen zati bat, baina aurrerago ebatziko du ezker abertzaleko buruzagiaren kontrako epaiketan oinarrizko eskubideak urratu zizkioten ala ez. Otegi espetxean dago 2009az geroztik, 'Bateragune auzia'ren baitan. "ETAren agindupean Batasuna berreraikitzen saiatzea" leporatu zioten.
Estrasburgoko Auzitegiak kaleratutako autoan agertzen denez, epaileek aho batez hartu dute ebazpena atzeratzeko erabakia. Gainera, atzera bota dituzte helegitea argudiatzeko gainerako alegazioak, eta inpartzialtasunarena bakarrik hartuko dute aintzat. Hala, ez dute kontuan izango Konstituzionaleko presidentearen eta epaile baten ustezko partzialtsuna.
Estrasburgok "Auzitegi Nazionalean egindako prozesu judizialean Itunaren 6.1 artikulua urratu izanaren azterketa atzeratu du". Era berean, salaketaren gainerako argudioak "onartezin"tzat jo ditu.
Hori horrela, auzitegi europarrak onartu egin du epaiketa justurako eskubidearen alegazioa.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Gobernuari galdetu dio ea "auzitegi inpartzial batean epaiketa justua izateko eskubidea" errespetatu ote zuen Auzitegi Nazionalak 'Bateragune auzia'n.
Era berean, Rafa Diezek Estatuko auzitegi guztietako helegiteak agortu ote dituen galdetu du, beharrezkoa baita Estrasburgora jo ahal izateko.
Otegiren defentsak, gaur egun preso dagoenak, epaiketa justurako eta errugabetasun presuntziorako eskubidea aldarrikatu zuen, Angela Murillo epailearen jarrera dela eta. Izan ere, Murillok Otegiri beste auzi batean galdetu zion ea terrorismoa gaitzesten zuen. Otegiren isiltasunaren aurrean, hau esan zuen Murillok: "Banekien ba nik ez zeniola galderari erantzungo".
Angel Perez Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidentearen partzialtasunaren inguruan, auzitegi europarrak dio ezin dela "P. C.ren inpartzialtasuna zalantzan jarri Alderdi Popularreko kide izan zelako".
Hori dela eta, salaketaren zati hori "gaizki oinarrituta" dagoela iritzi dio, eta atzera bota du, Antonio Narvaez Rodriguez epailearen kasuan bezalaxe.
Onartu ez duen helegitearen zatia Estatuari jakinarazi ostean, Auzitegiak datozen hilabeteotan emango du erabakiaren (ez onartzea edo salaketaren artxiboa) edo ebazpenaen (Estatuaren eskubide urraketa egon den ala ez) berri.
Azkenean, Estrasburgoko Auzitegiak arrazoia ematen badio, hilabete batzuk lehenago aterako litzateke Otegi kartzelatik; izan ere, ezarri zioten sei urteko espetxe-zigorra datorren udaberrian beteko du.
Goirizelaia: "Partzialtasun zantzuak"
Jone Goirizelaia abokatuaren aburuz, Estrasburgoko Auzitegiak "partzialtasun zantzuak antzeman ditu" 'Bateragune auziagatik' Otegiri kartzela-zigorra ezarri zion Auzitegiaren gainean. Dena dela, gaineratu duenez, nola helegitearen ebazpena atzeratu egin duten Otegik ezarri zioten zigor osoa bete beharko du "eta bere eskubideak gerora leheneratuko zaizkio", Giza Eskubideen Europako Auzitegiak arrazoia ematen badio.
Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan, Goirizelaiak adierazi du Estrasburgoko Auzitegiak zorrotz aztertu beharko duela "inpartzialtasun eza" egon ote zen Ángela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailearen partetik, sei urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zion ahozko ikustaldian zehar.
Abokatuarentzat oso positiboa da Auzitegiak hartu duen erabakia, baina azpimarratu duenez, "denbora asko behar izan ohi du" ebazpenak emateko, 'Parot doktrinarekin' egiaztatu ahal izan zenez. Horrenbestez, Arnaldo Otegiren kartzela-zigorra "osorik beteko da ez zaizkio bere eskubideak leheneratuko" handik gerora arte.
Legebiltzarrak Otegi eta Rafa Diez askatzeko eskatu du
Bestalde, Eusko Legebiltzarrak berriro eskatu du Arnaldo Otegi eta Rafa Diez Usabiaga aske uzteko. EH Bilduk aurkeztu du ekimena eta EAJk babestuta aurrera atera da. PSEk, PPk, eta UPyDk kontra bozkatu dute.
2013ko urrian eskaera bera egin zuen Gasteizko Ganberak, eta orduan ere, adierazpenak aurrera egin zuen, EH Bilduren eta EAJren botoei esker.
Sortu: "Estrasburgok ezbaian jarri du Auzitegi Nazionala"
Bestalde, Sortuk uste du gaurko ebazpenak agerian uzten duela Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Arnaldo Otegiren kontrako epaiketa ?bermerik gabe? egin zenaren susmoak badituela.
Amaia Izkok gogoratu du Miren Zabaletak, Sonia Jacintok eta Arkaitz Rodriguezek zigorra osorik bete zutela eta Otegik eta Diezek espetxean jarraituko dutela, baina, hala ere, Estrasburgoren erabakia garrantzitsua dela azpimarratu du.
?Beste behin ere Espainiako justiziaren jarduteko modua zalantzan jarri du, bereziki Auzitegi Nazionalak euskal independentismoaren aurka jokatzen duen modua?, erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Insausti: "Etxebizitza sailburuaren eskutik joango gara etxebizitzaren erronkari aurre egiteko"
Donostiako alkateak ez du Loiolako etxebizitza proiektuaren inguruan sortutako "zalaparta" horretan sartu nahi izan, eta esan du "aliantzak ezinbestekoak" direla. Atxilotuen jatorriari buruzko datuak zabaltzeari buruz, azpimarratu du Jaurlaritzari dagokiola segurtasun politika definitzea.
Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"
EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.
Rufianek bilera erronda abiatuko du, PSOE baino ezkerzaleagoa izango den aliantza bat osatzeko
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ezkerreko indarrekin "egiazko espazio plurinazionala" eratu nahi du, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko.
PPk irabazi ditu Aragoiko hauteskundeak, baina Voxen botoen menpe geratu da
PPk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Aragoin, 26 eserleku eskuratuta (azken hauteskundeetan baino 2 gutxiago). PSOEk 18 lortu ditu (5 gutxiago), eta Voxek bere ordezkaritza bikoiztu du, 7tik 14ra igarota. Chunta Aragonesista 3tik 6ra igo da.
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Aragoin, baina akordioak beharko lituzke gobernatzeko, lehen inkestaren arabera
GAD3k Aragoi Telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PPk 26-29 eserleku artean lortuko lituzke, PSOE bigarren indarra izango litzateke 17-18rekin eta Voxek azken emaitzak bikoiztu egingo lituzke, 13 edo 14 eserleku lortuta.
Aragoin parte-hartzea % 56,29koa izan da 18:00etarako
2023ko bozetan izandako datuarekin alderatuta, % 1,56 hazi da. Guztira, 507.869 boto-emaile joan dira, beraz, hauteslekuetara.
Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.
Hauteslekuak zabaldu dituzte Aragoin
Guztira 1.036.325 herritarrek eman ahalko dute botoa. Igande honetako hauteskundeek Aragoiko Gorteetako osaera berria zehaztuko dute.
Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"
ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".
EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea
EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.