PSOE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diazek Podemosekin ez negoziatzea eskatuko du Batzorde Federalean

Izan ere, Andaluziako presidenteak uste du Pablo Iglesiasen alderdiak Espainia "hautsi" eta PSOE "deuseztatu" nahi duela.
Susana Diaz Andaluziako presidentea.
Susana Diaz Andaluziako presidentea. Argazkia: Efe

Susana Diaz Andaluziako presidenteak uste du Podemosek Espainiaren batasuna "hautsi" eta PSOE "deuseztatu" nahi duela; horregatik, datorren asteleheneko Batzorde Federalean Pablo Iglesias buru duen alderdiarekin "ez negoziatzea" eskatuko du.

Buruzagi sozialistak Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean berretsi duenez, PPk du gobernua osatzeko ardura, baina ohartarazi du sozialistek ezin dutela "Rajoy eta PP babestu, sufrimendu asko eragin dutelako, eta gure lekua oposizioa da, herritarrek bertan kokatu gaituzte eta".

Andaluziako sozialisten idazkari nagusiak uste du, Podemosi erreferentzia eginez, PSOEk ezin duela Espainiaren "haustura planteatzen ari direnekin hitz egin", eta gogor kritikatu du Pablo Iglesiasek negoziatzeko jarritako "marra gorria subiranotasuna, erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioa izatea", jendearen ongizatea, osasuna eta hezkuntza lehenetsi beharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X