PROZEDURA OFIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuaren eraketaren berri eman dio Lopezek Espainiako erregeari

Pio Garcia-Escudero Senatuko mahaiko presidentea ere gaur hartu du erregeak, eta horrek Goi Ganberaren eraketaren berri eman dio.
18:00 - 20:00
Erregeak Patxi Lopez hartu du Zarzuela jauregian

Patxi Lopez Espainiako Kongresuko presidente izendatu berriak Felipe VI. erregeari modu ofizialen eman dio Behe Ganberaren eraketaren berri.

Zarzuela jauregian hartu du erregeak buruzagi sozialista; bertaratu diren hedabideen aurrean agurtu dute elkar, eta ondoren, Felipe VI.ren bulegoan egin dute bilera.

Ordubete inguru iraun duen bileraren ondotik, Pio Garcia-Escudero Senatuko mahaiko presidentea ere gaur hartu du erregeak, eta horrek Goi Ganberaren eraketaren berri eman dio.

Behin bilera horiek amaituta, Kongresuan ordezkaritza duten talde politiko guztiekin bilera-erronda abiatuko du erregeak, eta jarraian, Espainiako Presidente izateko hautagaia izendatuko du, Konstituzioaren 99. artikuluan jasotzen dena betez.

Atzo izendatu zuten Lopez Kongresuko presidente, bigarren bozketan, PSOEren eta Ciudadanosen babesari esker. Erregearekin bildu ostean ez du adierazpenik egingo hedabideen aurrean.

bideen aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X