Beitialarrangoitia: 'Erabaki politikoa dago atzean'
"Erabaki politikoa" ikusten du Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak Kongresuko Mahaiak atzo hartutako erabakiaren atzean; EH Bilduk, Izquierda Unida- Unidad Popularrek eta ERCk elkarrekin talde parlamentarioa osatzeko eskaria atzera bota zuen Kongresuko Mahaiak, Ciudadanosen eta PPren botoekin.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Beitialarrangoitiak ziurtatu du euren eskariak "Kongresuaren araudiaren eskakizun guztiak" betetzen zituela, eta, ondorioz, mahaiaren erabakia "iruzurra" dela esan du.
Erabakia errekurrituko duten galdetuta, gaia "aztertzen" ari direla, eta, oraindik, erabakirik ez dutela hartu erantzun du. Dena dela, helegitea jarrita ere, aurrera egiteko zailtasunak izango dituela garbi du diputatuak, "kontuan izanda, erabakia, berriro, PPren eta Ciudadanosen esku dagoela". "Tarte txikia dugu", esan du.
'Mahai antidemokratikoa'
Kongresuko Mahaiaren egungo osaketa "antidemokratikoa" dela nabarmendu du EH Bilduko ordezkariak. Atzoko erabakiaren helburua, horren iritzian, ezker abertzaleko koalizioaren "ahotsa isilaraztea" da, baina ez dutela lortuko adierazi du. "Ez dute lortuko gure ahotsa isilaraztea", zehaztu du.
PPk eta Ciudadanosek gehiengoa izatea salagarria dela esan du, "gehiengo hori ez zietelako herritarren botoek eman". BeitialarrangoiTiaren hitzetan, bi alderdi horiek Mahaian gehiengoa izatearen "arduradun nagusia PSOE da". "PPri Kongresuko presidentetza kentzeari lehentasuna eman zioten, gainerako guztiaren aurretik", esan du.
Legealdi honetan "denetik gutxiago" izango dutela aitortu du. Besteak beste, diru gutxiago jasoko du EH Bilduk, eta horren inguruan, hitzez hitz, esan du diruaren kudeaketa gai garrantzitsua dela koalizioarentzat, baina ez "osagai nuklearra". "Kontuan hartu beharreko osagai bat da, ez zaio garrantzia kendu behar, baina ez da osagai bakarra, ez eta EH Bilduk Madrildik egingo duen politika baldintzatuko duena", esan du.
Orain, Mahaiaren erabakiaren ondotik, ERCk bere talde propioa osatzeko eskaria "normala eta ulergarria" dela iritzi dio, "nahiko luketen formula hori ez izan arren". Beitialarrangoitiaren arabera, "ez litzateke ulergarria izango ERCk talderik ez izatea, bederatzi ordezkari izanda".
ari izanda". ari izanda".Zure interesekoa izan daiteke
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.
Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian
Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko.