Kartzelatik ateratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ongietorri ekitaldia egingo diote Otegiri martxoaren 5ean, Donostian

Otegi bera egongo da ekitaldian, eta antolatzaileek bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei, Anoetako Belodromoan 'irribarre jendetsua irudikatzeko'.
18:00 - 20:00
Martxoaren 5ean Arnaldo Otegi omenduko dute Donostiako belodromoan

Hainbat bertsolarik, kirolarik, aktorek eta kazetarik ekitaldi bat antolatu dute datorren martxoaren 5erako, Arnaldo Otegiri, kartzelatik atera ostean, ongietorria emateko. Ekitaldia Donostian dagoen Anoetako Belodromoan egingo da, arratsaldeko 17:30etik aurrera, eta Otegik berak esku hartuko du. Antolatzaileek ekitaldian parte hartzeko deia egin diete herritarrei, Belodromoan "irribarre jendetsua irudikatzeko" xedearekin.

Ekitaldia gaur aurkeztu da hedabideen aurrean, eta aurkezpen-ekitaldian, besteak beste, euskal kulturaren eta kirolaren honako ordezkari hauek egon dira: Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun ohia, Ramon Agirre aktorea, 1980tik 2000. urtera arte Zeledonenak egin zituen Iñaki Landa, Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslaria, Amets Arzalluz eta Jon Maia bertsolariak, Iñaki Artola  Mikel Olaetxea pilotariak, Iñaki Azurmendi aizkolaria eta Ainhoa Lendinez eta Arritxu Iribar kazetariak.

Ramon Agirre eta Arritxu Iribarrek bozeramaile-lanak egin dituzte, eta, gogoratu dutenez, datorren martxoaren 1ean Otegi "Euskal Herrira itzuliko da, sekula utzi behar izan ez zuen lekua". Garrantzitsutzat jo dute “haren itzulera behar den moduan ospatzea”, kartzelan “sei urte luzez egon” ostean.

Gauzak horrela, ezker abertzaleko buruaren egoera "babesten eta salatzen" ibili diren pertsonek garrantzia bereziko ekitaldia antolatzea erabaki dutela adierazi dute.

"Argudiorik gabe"

Agirrek baieztatu duenez, "denbora guzti honetan ez da egon argudio judizial bat bera ere Otegiren kondena justifikatuko duenik". Bere aburuz, "guztiz salagarriak diren argudio politikoak besterik ez dira egon".

Agirreren iritziz, "Arnaldo kalean egonik, garai berri baten barruan sartuko gara". "Ginda jarri nahi diogu azken sei urte eta erdi hauetan egindako lanari, eta uste dugu hori egiteko era aurkitu dugula: irribarre jendetsua irudikatzea martxoaren 5ean, Anoetako Belodromoan", azaldu du. "Horixe bera da tarte honetan guztian zehar Arnaldo berak eskatu diguna: irribarre beteari eutsi diezagula, eta horixe egingo du atsegin handiz".

tsegin handiz".

tsegin handiz".

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X