Euskal herritarren % 66,8, erabakitzeko eskubidearen alde
Euskal Herriko biztanleen bi heren galdeketa bat egitearen alde legoke eta % 40,7 estatu propioaren alde, Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak, 'Euskal Estatua irudikatzen' izenburupean, egindako ikerketaren arabera.
Emaitzen arabera, oro har, herritarren gehiengoak ( % 46,2k) Euskal Herria zazpi lurralde historikoekin identifikatzen du, baina oso gertu daude Euskal Autonomia Erkidegoarekin bakarrik lotzen dutenak ( % 40,9).
Erreferendum batean zer erantzungo luketen galdetuta, gehienak eskal estatuaren alde leudeke, % 40,7. Kontra, berriz, % 35,3 egongo lirateke. Esanguratsua da, bestalde, lautik batek ez dakiela zer erantzun.
"Euskal Herriko datu orokorretara bagoaz, emaitzek diote Euskal Herriko inkestatu gehienak Euskal/Nafar Estatuaren alde leudekeela, % 40,7, baina oso hurbil geratuko liratekeela estatuaren kontrakoak: % 35,3. Datu orokorrekin jarraituta, oso esanguratsua da, baita ere, inkestatuetako bostetik batek ez dakiela zer erantzun, edo ez du erantzun nahi, edo abstenitu egingo litzatekeela", jasotzen da, hitzez hitz, ikerketan.
Erabakitzeko eskubidea
Gehiengo oso zabala, bi heren (% 66,8) dago erabakitzeko eskubidearen alde, printzipio demokratikoa dela onartuta.
Datu hauekin, ikerketa egin duten Iparra Hegoa Fundazioak eta Parte Hartuz taldeak atera duten ondorio nagusienetakoa ondorengoa da: "Euskal Herrian badago nahikoa masa kritiko euskal estatu baten eraikuntzari ekiteko".
Oro har, zenbat eta gazteago izan, etorkizun politikoa erabakitzeko galdeketa egitearen aldekotasun handiagoa adierazten da: % 80,8 alde, eta % 12,6 kontra, 18 eta 34 urtekoen artean.
Bideragarritasun ekonomikoa
Independentzia prozesuetan eztabaida handia sortzen duen gaia da bideragarritasun ekonomikoarena, Eskozian eta Katalunian bezala. Hori dela eta, inkerketaren arduradunek zehaztu dutenez, elkarrizketatuei esan zaie "ahalegin berezia egin dezatela Euskal Estatu baten aukera ekonomiaren ikuspuntutik aztertzeko, ea bideragarria ote litzatekeen".
"Oro har, adostasun handia dago balizko Euskal Estatuaren bideragarritasun ekonomikoari dagokionez, eta hala erakusten dute jasotako iritzi gehienek, egoera positiboa eta baikorra marrazten baitute. Datu objektiboak aipatzen dira: egungo adierazle ekonomikoek horixe frogatuko lukete", dio ikerketak.
'Euskal Estatua Irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian. Azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa' txostenaren egileak ondorengoak dira: Julen Zabalo, Ane Larrinaga, Iker Iraola, Mikel Saratxo, Mila Amurrio, Txoli Mateos, Arkatz Fullaondo eta Uxoa Anduaga.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".
EAJk aberri bizia eta estatus berria eskatu ditu Aberri Egunean
Milaka pertsona bildu dira Bilbon, Aberri Eguna ospatzeko, “Aberria Bizi” lelopean. Aurrera egingo duen Euskadi aldarrikatu dute jeltzaleek. Estebanek ekitaldi politiko jendetsua iragarri du maiatzerako, udal eta foru hauteskundeak baino urtebete lehenago, eta Pradalesek autogobernuaren defentsa egin du.
EH Bilduk esan du "lasai" baina "sendo eta irmo" jardungo duela, Euskal Errepublika helburu
Iruñean ospatu du ezker independentistak Aberri Eguna. Milaka pertsonak parte hartu dute Nafarroako hiriburuko erdigunea zeharkatu duen manifestazioan. Horren ostean, Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak esan duenez, "lasaitasunez eta herriaren oxigenoarekin, gailurrera helduko gara".
"Edozein jarrera baztertzaile" gainditzen duen Aberri Eguna aldarrikatu du Podemosek
Autogobernurako eskubide "legitimoa" bizitza proiektu komun bat erabakitzeko aukera gisa ulertzen du, "banderen liskarren" gainetik.
EAJk "nazio handiagoa" aldarrikatuko du Aberri Egunean, eta EH Bilduk eta EH Baik "subiranotasun gehiago" eskatuko dute
Alderdi abertzaleek Aberri Eguna ospatuko dute Pazko igandean. Ohi bezala, Bilboko Plaza Barrian egingo du ekitaldi nagusia EAJk, 11:00etatik aurrera. Koalizio abertzaleak, bestalde, Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioarekin abiatuko du eguneko egitaraua, 12:00etan.
Euskal Hirigune Elkargorako duen proiektua aurkeztuko du Alain Iriartek asteartean, Etchegaray garaitu asmoz
Jean Rene Etchegaray Baionako auzapezak 2017tik dihardu karguan. Iriart "Bil Gaiten" hautagaitzaren ordezkari izango da eta hurrengo egunetan jakingo da Pello Etxeleku Kanboko auzapeza ere aurkeztuko den ala ez. Bozketa apirilaren 11n izanen da.
Ernai gazte antolakundeak memoria eta borroka aldarrikatu ditu Abadiñon egindako Topagunean
Etorkizuna, askatasuna eta konpromisoaren beharra goraipatuz, preso eta iheslariak ere gogoan izan dituzte amaitu berri duten ekitaldi politikoan.
Igandean, Bilbon, Aberri Egunean parte hartzeko eta "euskal aberria egunero bizitzeko" deia egin du Aitor Estebanek
EBBko presidenteak Euskadi egunerokoan "bizitzeko" deia egin du, horren etorkizuna bermatzeko. Halaber, Aberri Egun bateratua ospatzeko oinarri komunik ez dagoela uste du, alderdi bakoitzak herri eredu "ezberdinak" dituelako, baina ez du baztertzen batasun hori etorkizunean "agian" eman ahal izatea.
"Eskubideen eta subiranotasun energetikoaren 'amerria'" aldarrikatuko du Sumarrek Aberri Egunean
Bere eredua eta EAJren "Petronor ereduaren kea" aurrez aurre jarri ditu.