GAZTE TOPAGUNEA 2026

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernai gazte antolakundeak memoria eta borroka aldarrikatu ditu Abadiñon egindako Topagunean

Etorkizuna, askatasuna eta konpromisoaren beharra goraipatuz, preso eta iheslariak ere gogoan izan dituzte amaitu berri duten ekitaldi politikoan.

Iragarkia
Ernai gazte antolakundeak memoria eta borroka aldarrikatu ditu Abadiñon egiten ari diren topagunean
18:00 - 20:00

Ernai gazte antolakundeak memoria eta borroka aldarrikatu ditu Abadiñon egindako Topagunean. "Faxismoari aurre egiteko modu bakarra, Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna irabaztea da. Eta bai, lortuko dugu!", adierazi dute.

Festa eta hausnarketa politikoa uztartzen dituen bilgunean azpimarratu dute euskal gazteria independentistek sare baten parte izatearen garrantzia. "Egiten duguna eta egiten ez duguna erabakiorra izango da eraikiko dugun etorkizunerako. Horregatik, apatiaren aurrean ilusioa eta grina piztu behar dira", nabarmendu dute.

"Ernai gazte independentiston etxea da, Euskal Herriko gazte ororentzako lanabesa. Gurea da, horregatik, gazteria herri prozesuaren mesedetan martxan jartzearen erronka", esan dute Topagunean.

Etorkizuna, askatasuna eta konpromisoaren beharra goraipatuz, preso eta iheslariak gogoan izan dituzte amaitu berri duten ekitaldi politikoan. "Batu gaitezen, ekin diezaiogun erronka kolosal eta eder honi. Ez dugu basakeria onartuko", gaineratu dute.

Gerrari eta NATOri ezetz ozen esan diete, eta bai, herrien burujabetzari. Testuingu horretan, gazteen eta Ernai antolakundearen protagonismoa aldarrikatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X