EH Bilduk esan du "lasai" baina "sendo eta irmo" jardungo duela, Euskal Errepublika helburu
Iruñean ospatu du ezker independentistak Aberri Eguna. Milaka pertsonak parte hartu dute Nafarroako hiriburuko erdigunea zeharkatu duen manifestazioan. Horren ostean, Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak esan duenez, "lasaitasunez eta herriaren oxigenoarekin, gailurrera helduko gara".
"Zazpiak bat egin" lelopean, Iruñean ospatu du EH Bilduk Aberri Eguna, aurreko urteotan bezala. Eguerdian, manifestazio jendetsua egin dute Golem zinemetatik abiatuta, eta Nafarroako hiriburuko erdigunea zeharkatu ostean, Taconera parkean bukatu dute mobilizazioa, Arnaldo Otegi idazkari nagusiaren hitzaldiarekin.
Ezker subiranistaren buruzagiak gogorarazi du estatu propio bat dutela helburu, Euskal Errepublika, eta gaur egun, "ezegonkortasunaren, arduragabekeriaren eta arinkeriaren aroan, sendotasuna eta irmotasuna" aldarrikatu ditu. “Urrutitik gatoz, poliki goaz, eta urrutira begiratzen dugu, Euskal Errepublikara”, erantsi du.
Dena dela, ohartarazi duenez, Euskal Herriak "urrats kualitatibo" hori egiteko bidean, baliteke "autoritarismoak atzera eginaraztea, baina gu prestatuta gaude, lasaitasun guztiarekin diogu, helduko gara gailurrera", nabarmendu du irmo.
Otegik Everesten gailurra harrapatu zuen euskal espedizioaren balentria hartu du ahotan, eta metafora gisa erabili du hitzaldi guztian. Azaldu duenez, orain EH Bilduren helburua da "oinarrizko kanpamentua igotzea", eta bide horretan, gailurra xede, "aklimatazio kanpamentuak" egongo direla argitu du, "herri hau gobernatu eta egoerara aklimatatzeko". Hori, azpimarratu duenez, "herriaren oxigenoari esker" lortuko du EH Bilduk. Dena dela, azken helburua "Euskal Herri laiko, feminista, sozialista eta demokratikoa" lortzea dela esan du, eta hori lortzeko "antsietaterik ez" dutela ohartarazi du. "Helduko gara", gaineratu du.
"Guk ez dugu gobernuetan egoteagatik egon nahi, herri hau gobernatu nahi dugu, politika publikoak aldatu nahi ditugu. Gure Euskal Herri horretan ez dago adiskidekeriarentzako eta klientelismoarentzako lekurik. Akaso horregatik ez gaituzte euren exekutiboetan nahi", arrazoitu du.
EH Bilduko idazkari nagusiaren aburuz, euskal herritarrek “gero eta gehiago partekatzen dituzte gure printzipioak eta balioak”. Aitortu duenez, "oso harro" dago Euskal Herria izan delako greba feminista bat egin duen lehena, gutxieneko soldata handiagoa eskatzeko greba orokorra egin duena. Ildo beretik, Korrikan izandako parte hartze zabala edo Euskal Selekzioa-Palestina futbol partidan euskal jendarteak palestinar herriarekiko erakutsitako elkartasuna txalotu ditu.
Arlo sozialean, politika ekonomiko eta sozialak erdigunean jartzea defendatu du eta oinarrizko eskubideak bermatzea, hala nola hezkuntza, osasuna eta etxebizitza, eta aberastasunaren sorrera eta banaketa bidezkoa bultzatzea. “Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten guztiak duintasunez eta segurtasunez bizitzeko herri justu eta zintzoa izan nahi dugu”, esan du.
Gerrari ezetz esatea eta autoritarismoari galga jartzea izan dira Otegiren hitzaldiaren beste bi ardatz nagusiak. Horren adierazle, kubatar batek eta palestinar batek ireki dute manifestazioa, Picassoren Guernica margolanaren txoria eskuetan zutela.
Espainiako Estatuko hainbat indar subiranista eta ezkertiarrek (ERC, Compromis, BNG, CUP, Mes Per Mallorca, Mes Per Menorca, Comunistes de Catalunya, Catalunya en Comu, Adelante Andalucia eta Mas Madrid) babesa erakutsi diote gaur EH Bilduri, eta ordezkaritza bana bidali dute manifestaziora.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.