EAJk "nazio handiagoa" aldarrikatuko du Aberri Egunean, eta EH Bilduk eta EH Baik "subiranotasun gehiago" eskatuko dute
Alderdi abertzaleek Aberri Eguna ospatuko dute Pazko igandean. Ohi bezala, Bilboko Plaza Barrian egingo du ekitaldi nagusia EAJk, 11:00etatik aurrera. Koalizio abertzaleak, bestalde, Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioarekin abiatuko du eguneko egitaraua, 12:00etan.
"Aberria bizi" goiburua aukeratu du EAJk Aberri Eguna ospatzeko, eta "are nazio handiagoa" izan nahi duela aldarrikatuko du. EH Bilduk, berriz, subiranotasun gehiago eskatuko du, "Zazpiak bat egin" lelopean, eta "Euskal Errepublika" aldarrikatuko du. Gerraren aurka duen jarrera ere berretsiko du.
Alderdi abertzaleek, baina, ekitaldi ezberdinekin ospatuko dute berriro ere Aberri Eguna, Pazko egunean.
Horretaz mintzo, EAJren EBBko presidente Aitor Estebanek aste honetan bertan esan du "aukera ona" litzatekeela data aldatzea, Aberri Egunak eta Aste Santuko oporrek bat egin ez dezaten, nahiz eta gaur-gaurkoz ez duen halakorik proposatuko.
Gauzak horrela, urtero egin ohi duen bezala, Bilboko Plaza Barrian egingo dute jeltzaleek eguneko ekitaldi nagusia, 11:00etan. Besteak beste, militanteak eta erakundeetako ordezkariak bilduko dira bertan.
Esteban presidente karguan denetik eta Imanol Pradales lehendakari denetik EAJk egiten duen bigarren Aberri Eguna izango da honakoa. Maider Irujo Euzko Gaztediko Kontseilu Nazionaleko Euskara eta Kultura arduradunak hartuko du parte.
"Aberria bizi" lelopean ospatuko du Aberri Egunaren 94. edizioa EAJk, eta "Euskadi izen edo lurralde bat baino gehiago" dela aldarrikatu du bertan.
"Subiranotasunaren bidean, jauzi berri bat" eskatuko dute EH Bilduk eta EH Baik
Bestalde, EH Bilduk azpimarratuko du "herri gisa" jokatu behar dela, eta horretarako "akordioak eta gehiengo politiko eta sozialak" lortu behar direla, "eskuin muturraren erasoaldiari" aurre egin ahal izateko.
Gainera, gaur egungo "testuingutu zaila" kontuan hartuta, gerraren aurka eta "herrien subiranotasunaren alde" dagoela erakutsiko du koalizio abertzaleak. "Bai esaten diogu nazioen subiranotasunari. Bai esaten diogu herrien autodeterminazioari. Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa dira gatazkak konpontzeko bideak", esan dute ohar batean.
Urtero legez, manifestazio batek emango dio hasiera EH Bildu eta EH Bairen ekitaldiari. Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko da protesta, 12:00etan. Behin manifestazioa Taconerara iritsita, ekitaldi nagusiari ekingo diote, Arnaldo Otegi idazkari nagusiak hitza hartuta.
Egitarau politikoa ez ezik, ekitaldi kulturalak ere iragarri ditu koalizio abertzaleak Aberri Egunerako, Nafarroako hiriburuko hainbat txokotan.
EH Bilduk Espainiako Estatuko indar subiranistak eta ezkerrekoak izango ditu aldamenean. Zehazki, ERC, Compromis, BNG, CUP, Mes Per Mallorca, Mes Per Menorca, Comunistes de Catalunya, Catalunya en Comu, Adelante Andalucia eta Mas Madrid alderdien ordezkariak bertaratuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.