Gure Esku Dago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goierriko 300 hautetsik erabakitzeko eskubidea babestu dute, Araman

Gure Esku Dagok Goierriko 300 alkate eta zinegotzi baino gehiago batu ditu Araman erabakitzeko eskubidearen alde, duela 85 urte egin zutena gogora ekartzeko.
Gure Esku dagoren ekitaldia Araman. Argazkia: Gure Esku dago
Gure Esku dagoren ekitaldia Araman. Argazkia: Gure Esku dago

Gure Esku Dagok Goierriko 300 alkate eta zinegotzi baino gehiago (egungoak zein 1979tik hona Goierriko udaletan hautetsi izandakoak) batu ditu Araman erabakitzeko eskubidearen alde, duela 85 urte egin zutena gogora ekartzeko. Izan ere, 85 urte bete dira eskualdeko udaletan erabakitze eskubidearen aldeko lehen manifestuak sinatu zituztela.

Gaur konpromiso hura berretsi nahi izan dute, berriz ere autodeterminazioaren aldeko agiri bat sinatuz. Agirian, besteak beste, honako hau irakur daiteke:

"Araman orain 85 urte bertako ordezkari politikoek egin zuten moduan, 2016. urteko apirilaren 16an Goierriko ordezkariak garen heinean, gogora ekarri nahi ditugu orain 85 urte Goierriko ordezkari politikoek sinatutako aktak". Horrez gain, ekainean hainbat udalerritan egingo diren herri galdeketetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Aramako alkate den Asier Mujikak irakurri du testua, bere aitona Joaquin Mujikak (orduko alkateak) 85 urte lehenago egin zuen bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X