EAJ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegirekin desengainua hartu du Ortuzarrek

Logroñoko espetxetik atera ondoren, Arnaldo Otegi “eboluzionatuagoa” espero zuela adierazi du EBBko presidenteak. “Penarekin diot”, erantsi du.
Argazkia: EiTB

Arnaldo Otegiren hitzak entzun ondoren “desengainu txiki bat” hartu duela esan du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak. Logroñoko kartzelatik atera ondoren, Otegi “eboluzionatuagoa” espero zuela azaldu du. “Penarekin diot”, gaineratu du.

“Kontuz iragana beste batzuei aurpegiratzeko orduan, oso larria delako”, adierazi zuen ezker abertzaleko buruzagiak elkarrizketa batean, igandean.

“Nik ez dut ondorio txarrik izatea nahi. Ezker abertzaleak bere bidea egin behar duela uste dut; lehenbailehen egitea nahi dut, baina nahiko etsigarria da dena, benetan”, azaldu du Ortuzarrek, Antton Lopez Ruiz Kubati preso ohiaren hitzak gogoan hartuta. “Preso eta iheslariak itzultzea bizikidetzarako baldintza bezala” jarri zuen Kubati-k.

Horren harian, “egindako kaltea onartzea baldintza bezala jartzen dutenean, orduan baldintza hori ezinezkoa da”, esan du buruzagi jeltzaleak. “Adiskidetzea lortzeko, bakoitza albokoaren tokian jarri behar da, eta ez aurretiazko baldintzarik ezarri, horrek elkarrizketa, edozein prozesu, oztopatuko duelako, ez gaude gauzak ondo egiten ari”, nabarmendu du.

Horregatik, igandean Arnaldo Otegik “jarrera horri eustea” penaz hartu du Ortuzarrek. “Nahiko etsigarria iruditzen zait. Arnaldo Otegi eboluzionatuagoa espero nuen, eta penarekin diot”, azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioen ofizialtasunean beste urrats bat emateko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren "partida ez dela bulegoetan bakarrik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakada eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz hizketan aritu dira dinamika partehartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimentuak kontutan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuk nahita nahasten dituzte segurtasuna eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X