Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arnaldo Otegi hautagaia ez izateko prozesua hasi du Fiskaltzak

18:00 - 20:00
Arnaldo Otegi hautagaia ez izateko prozesua hasi du Fiskaltzak
Fiskaltzak Arnaldo Otegi Sorturen idazkari nagusiaren aurkako ebazpena helaraziko dio Hauteskunde Batzordeari, EAEko hauteskundeetan aurkezteko aukeraren inguruan dagokion eragina izan dezan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Fiskal Nagusiaren epaiketa "barregarrikeria" dela esan du Patxi Lopezek

Patxi Lopez PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak salatu duenez, Auzitegi Gorenean Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurka egindako epaiketa "barregarrikeria da", eta "egia gailentzea" eta errugabe deklaratzea espero du. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lopezek galdetu du nork eraman duen "Ayusoren bikotekidea (Alberto Gonzalez Amador) egoera horretara", ez badira izan bera eta bere ingurukoak. "Izan ere, bera edo bere abokatua akordio batera iritsi nahian ari ziren iruzur egindakoa Ogasunari itzultzeko eta, hortik abiatuta, inolako zentzurik ez duen ikuskizun moduko bat antolatzen hasi ziren", adierazi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X