Grabazioen eskandalua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez Diazek dimisioa emango ez duela azpimarratu du Rajoyk

“Ez gaude alderdien aurkako konspirazio batean. Hori faltsua da”, nabarmendu du Gobernuko presidenteak. Grabazioak eta hauteskunde kanpaina lotu ditu Rajoyk.
Mariano Rajoy Gobernuko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko jarduneko presidentea. Argazkia: EFE

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak dimisioa emateko asmorik ez duela azpimarratu du gaur Mariano Rajoy Gobernuko jarduneko presidenteak. Bestalde, Kataluniako alderdi independentisten kontrako konspirazioa ukatu du PPko presidentegaiak.

“Ez gaude alderdien aurkako konspirazio batean. Hori faltsua da”, nabarmendu du Gobernuko presidenteak. Grabazioak eta hauteskunde kanpaina lotu ditu Rajoyk. Jarduneko Barne ministroaren eta Daniel de Alfonso Iruzurraren aurkako Bulego Kataluniarreko zuzendariaren arteko elkarrizketak “dosi txikietan ematen ari dira, kanpainan gaudelako”, adierazi du buruzagiak, zati gehiago argitaratuko dituztela iragarriz.

“Zergatik agertu dira orain?”, galdetu du PPko buruzagiak Antena 3 telebistan: “Alderdi independentistek eta arerio politiko guztiek dimisioak eskatu dituzte eta jendea 15 segundotan zigortu dute”.

"Hemen defentsa eskubidea ez da existitzen"

Hala, gertatutakoa argitu gabe dimisiorik ez eskatzeko esan die Rajoyk Pedro Sanchez PSOEko buruzagiari, Pablo Iglesias Unidos Podemoseko hautagaiari eta Albert Rivera Ciudadanoseko agintariari. “Hemen defentsa eskubiderik ez da existitzen”, deitoratu du. “Bide batez” bere dimisioa ere eskatu dutela kritikatu du ironiaz.

Ikerketa bat zabaltzeko agindua eman dut, baina erabakiak ezin dira arinkeriaz hartu, ezta ezer kontuan izan gabe inor epaitu ere; igandean hauteskundeak daudenez hau komeni zait pentsatu dute soilik, eta baliteke norbaiti kalte egitea. Horrelakoa da bizitza”, azaldu du.

Ministerioko bulegoan mikrofono bat egotea “harrigarria” dela uste du Exekutiboko buruzagiak. “Ni Barne ministroa izan naiz eta niri ez gertatzea espero dut; gutxienez ez da atera”, esan du. “Nola da posible? Ez dut erantzunik, baina laster izatea gustatuko litzaidake”, argudiatu du.

, argudiatu du.

, argudiatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X