HIZKUNTZA POLITIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEk dio ezin direla 'profesionalak galdu' euskararengatik

Euskararen ziurtagiri sistema berraztertzea eskatu du Mendiak. Horren arabera, Administrazioak ezin ditu galdu 'balio handiko' profesionalak, euren lanpostuetan eskatzen zaien euskara mailagatik.
idoia mendia denis itxaso pse-ee
idoia mendia denis itxaso pse-ee

PSE-EE dio euskarak adostasunaren bidez egin behar duela aurrera, ez inposaketen bitartez. Hala, EAEko Administrazioan euskararen hizkuntza eskakizuna lanpostura egokitzea nahi dute sozialistek, eta euskal gizartearen elebitasuna islatu dadila enplegu publikorako sarbidean. Horretarako, euskararen ezagutzaren ziurtagiri sistema birformulatzea eskatu dute.

Idoia Mendia euskal sozialisten buruak PSE-EEk euskararen inguruan egindako azterketaren ondorioak aurkeztu ditu gaur. Mendiaren hitzetan, ezinbestekoa da EAEko Administrazioak hizkuntza eskakizunen sistema berrantolatzea, lanpostu bakoitzari dagokion hizkuntza maila ezarriz. Administrazioak bere "kapital humanoa aprobetxatu" behar duela azpimarratu du, eta ezin dituela "baliozko profesionalak" galdu, euren lanpostuetan eskatzen zaien euskara mailagatik. "Askotan, behar ez duten maila" eskatzen zaiela erantsi du.

Euskarak "gizarte kohesiorako erreminta" izan behar duela esan du Mendiak, eta euskal gizarteak "euskara bere egiteko" estrategia berriak martxan jartzearen alde agertu da. Bide horretan, hizkuntza politikara bideratutako baliabide publikoen erabilera "berraztertzearen eta arrazionalizatzearen premia" nabarmendu du, "eraginkorragoak izateko, ez murrizteko".

Mendiaren hitzetan, euskarak aurrera egin behar du, baina "askatasunez, ez inposaketaren bidez", eta euskara dakiten eta ez dakiten herritarren hizkuntza eskubideak eta eskubide sozialak uztartzearen alde agertu dira euskal sozialistak.

Egun, Administrazioko lanpostu bakoitzari ezarritako hizkuntza eskakizuna euskara menperatzen ez duten herritarrentzat enplegu publiko bat lortzeko oztopo bilakatu dela esan du Mendiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X