Frantziako kontsulatuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amnistiaren aldeko Mugimenduak protesta egingo du ostegunean, Bilbon

Bilbon dagoen Frantziako kontsulatuaren aurrean egingo dute elkarretaratzea, Alex Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea egoera salatzeko.

Amnistiaren aldeko Mugimenduak elkarretaratze bat deitu du ostegun honetarako (abuztuaren 18a) Bilbon dagoen Frantziako kontsulatuaren aurrean Alex Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea presoen egoeraren aurrean protesta egiteko.

Bata zein bestea Valenceko (Frantzia) kartzelan daude espetxeratuta, eta egun batzuk aurretik zigor-ziegan sartu ziren euren kabuz, Euskal Herritik gertu dagoen espetxe batera lekualda ditzaten eskatzeko.

Horrenbestez, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak jakinarazi du, 19:00etatik aurrera elkarretaratuko dela, Frantziako kontsulatuaren aurrean, Bilbon.

urrean, Bilbon.

Albiste gehiago politika

Movilización de Sare y Etxerat en Donostia presos vascos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sare eta Etxerat elkarteek Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hondartzatan egin dute mobilizazioa

Urteroko ekimena izan dute gaur, Sare eta Etxerat elkarteek deituta, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 hondartzatan. Elkarbizitzarako jauzia egin ahal izateko, ETAko preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea ematea ezinbestekotzat jotzen dute. Biktimek horrenbeste merezi eta behar duten egia, aitortza eta erreparazioaren garrantzia ere azpimarratu dute. 

Iñaki Subijana, presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea: "Zenbait sektorek ez diote modu argi batean indarkeria politikoari zilegitasunik kendu"

Hainbat gazteen eta ertzainen artean azken asteetan izandako istiluei buruz, Iñaki Subijana EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak adierazi du "lehia bat" dagoela "Zuzenbide-Estatuaren eta Estatu beraren artean". "Biktima-justiziaren esparruan ezartzen ari garen neurrien inguruko hausnarketa egitera behartzen gaituzte", ondorioztatu du.

Gehiago kargatu