Omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zabalzaren senideek 'onarpena, egia eta erreparazioa' eskatu dituzte

Hamar bat pertsona bildu dira larunbat eguerdian Altzan, Zabalzaren omenez, 'Mikel Zabalza. Egia, justizia, oroitzapena' lemapean.
Mikel Zabalza omendu dute Donostian. Argazkia: EiTB

Mikel Zabalzaren senitartekoek eta lagunek omenaldia egin diote larunbat eguerdian Donostian. 1985eko abenduaren 15ean bere hilotza agertu zen Bidasoa ibaian, arrazoiak argitu gabe. Egun batzuk lehenago, Guardia Zibilak atxilotu egin zuen. Gaur "erreparazioa, onarpena eta egia" aldarrikatu dituzte Donostian egindako omenaldian.

Hamar bat pertsona bildu dira gaur eguerdian Altzan, Donostian, Zabalzaren omenez, 'Mikel Zabalza. Egia, justizia, oroitzapena' lemapean. 31 urte bete dira atxilotu zutenetik.

Ekitaldian, testu bat irakurri dute euskaraz, nola desagertu zen eta Bidasoa ibaian nola agertu zen gogoratzeko. Halaber, gertatutakoari buruz emandako bertsio ofiziala kritikatu dute, ez zutelako Zabalzak "jasandako torturen eta atxiloketaren" aurka familiak ipinitako salaketa kontuan izan.

Albiste gehiago politika

Gehiago kargatu