Rajoyren Gobernuak zergak igo ditu 7.500 milioi euro gehiago biltzeko
Espainiako Gobernuak zergak igoko ditu 7.500 milioi euro gehiago biltzeko hurrengo urtean, Ministroen Kontseiluaren bilera amaitutakoa Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak azaldu duenez.
Gobernuak Sozietateen gaineko Zerga, alkoholarena eta tabakoarena igoko ditu. Gainera, azukredun freskagarriei eragingo dien zerga berri bat sortuko du eta ingurugiro zergaren erreforma bat onartuko du.
Montorok zehaztu duenez, Sozietateen gaineko Zergaren, alkoholaren eta tabakoaren igoera errege dekretu bidez onartu dute, Gobernuak abenduaren 15ean berretsiko du eta, beraz, hilabete honen erdialdean indarrean sartuko da.
Sozietaeen gaineko Zergan egindako aldaketari esker, Gobernuak 4.300 milioi euro gehiago biltzeko asmoa du Ogasunak, eta alkoholaren eta tabakoaren igoeragatik, berriz, 350 milioi euro gehiago.
Tabakoaren gaineko zergari dagokionez, zigarroena % 2,5 igoko da eta biltzeko tabakoarena, berriz, % 6,8. Alkoholaren kasuan, gradu handieneko edarien gaineko zerga % 5 igoko zaie, baina zerbezarena eta ardoarena bere horretan geldituko da.
Rajoyren Gobernuak beste 200 milioi euro gehiago bildu nahi ditu azukredun edariei ezarritako zergari esker. Talde parlamentarioekin adostu eta lege proiektu bidez onartu nahi du zerga berria Gobernuak eta, hori dela eta, Montorok ez du zehaztu zerga hori zenbatekoa izango den. Dena den, Osasunaren Mundu Erakundeak % 20ko zerga ezartzea proposatzen du.
Zerga iruzurrari aurre egiteko asmoz, esku dirutan ordaindu daitekeen gehienezko kopurua 2.500 eurotik 1.000 eurora jaistea onartu du Espainiako Ministro Kontseiluak. Gainera, 60.000 enpresa inguru BEZaren fakturaren berri unean bertan ematera behartuko ditu. Sistema berri hori datorren urtearen erdialderako guztiz operatibo egotea espero du.
Halaber, Espainiako Gobernuak 118.337 milioi euroan jarri du gastu muga eta, Montororen esanetan, horrek hurrengo urtean defizita % 3,1 murriztea ahalbidetuko dio.
Bestalde, Espainiako Ministroen Kontseiluak gutxieneko soldata % 8 igotzea ere onartu du, 655,2 eurotik 707,6 eurora.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.
Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian
Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko.