PROTESTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sakabanaketa politika salatu dute Zaballako espetxearen atarian

Sortuk deituta, ehun bat lagunek hartu dute parte Zaballako kartzelara egindako martxan. Presoen sakabanaketa politika salatu dute eta presoei elkartasuna adierazi diete espetxearen atarian.
Sortu Zaballa
Sortu Zaballa

Euskal presoen sakabanaketa politika salatzeko protesta ekitaldia egin dute goizean Zaballako espetxearen atarian, Sortu alderdiak deituta; ehun bat lagun oinez joan dira kartzelara, eta bertan, elkarretaratzea egin dute.

Peio Otxandiano Sortuko Batzorde Nazionaleko kideak adierazi duenez, sakabanaketaren bidez, presoak bakarrik ez, haien senideak ere zigortzen dituzte.

Espainiaren eta Frantziaren espetxe politika "mendekuan" oinarrituta dagoela eta ez datorrela bat egungo testuinguru politikoarekin salatu du Sortuk. "Herri honek ziklo politiko bat itxi behar du, eta berria abiatu", esan  Otxandianok.

Abenduaren 31n Basauriko eta Martuteneko espetxeetara eramango du protesta Sortuk, eta urtarrilaren 14an Bilbon, Sarek deituta, egingo den manifestazioan egongo dela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X