Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko 2017rako aurrekontuak onartu dituzte

Gobernu taldeak (EAJ-PSE) ELAk eta LABek kontuei jarritako alegazioak baztertu ditu, eta, berriro bozkatuta, datorren urterako aurrekontuak onartu dituzte.
Bilboko Udalaren ezohiko batzarra
Bilboko Udalaren ezohiko batzarra

Bilboko Udaleko osoko bilkurak 2017rako aurrekontuak onartu ditu gaur behin betiko, azaroaren 30ean ere onartu ondoren, ELA eta LAB sindikatuek langile arlora bitarteko gehiago bideratzea eskatzeko jarritako alegazioak gaurko saioan alboratuta.

Udalaren datorren urteko kontu publikoak (527,9 milioi euro izango dituzte eskura agintariek, 2016an baino 18,1 milioi gehiago) azaroaren 30ean ere onartu zituzten, udal gobernuko (EAJ-PSE) zinegotziek  aldeko botoa emanda. PP abstenitu egin zen, eta kontrako bota eman zuten, ostera, EH Bilduren, Udalberriren eta Goazen Bilbaoren ordezkariek.

Ezohiko osoko bilkura batean, ELA eta LAB sindikatuek aurrekontuari jarritako objekzioak eztabaidatu dituzte, langile elkarteek oinarrian langile arlora bitarteko gehiago bideratzea eskatu eta gero.

Gaurko bozketan, azaroaren 30ean erakutsitako jarrerei eutsi dizkiete alderdiek: EAJk eta PSEk alegazioak baztertu dituzte, eta 2017rako aurrekontuak babestu dituzte ostera ere; PP abstenitu egin da bi kontuetan; eta EH Bilduk, Udalberrik eta Goazenek ELAren eta LABen eskariak aintzat hartu dituzte eta aurrekontuen aurka egin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X