LANDETAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Naparraren gorpua bilatzeko lanak hasi dituzte Landetan

Frantziako agintariek, Paco Etxeberria auzitegi-medikuak eta Iñigo Iruin abokatuak lagunduta, Mont-de-Marsan herritik gertu bilatuko dute.
18:00 - 20:00
Naparraren aztarnen bila, miaketa hasi dute Landetan

Frantziako agintariek, Paco Etxeberria auzitegi-medikuak eta Iñigo Iruin abokatuak lagunduta, Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpuzkiak bilatzeko lanak hasi dituzte gaur, Landetan (Frantzia). Komando Autonomoetako kide izan zen, eta 1980. urtean desagertu zen.

Iñigo Iruin abokatuak baieztatu duenez, Mont-de-Marsan herritik gertu dagoen baso batean bilatuko dute. Frantziako agintariek haren gorpuaren kokalekuaren inguruko arrasto berriak benetakoak diren aztertu nahi dute, Jose Miguel Etxeberriaren gorpuzkiak aurkitzeko.

2016ko urrian, Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Naparraren auzia ireki zuen berriz, eta haren gorpua bilatzeko eskatu zion Frantziari. Jose Miguel Etxeberriaren familiak aurkeztutako bi txosten izan zituen kontuan epaileak, haren hilotza zein tokitan dagoen zehazten zutenak.

Jose Miguel Etxeberria 1980an desagertu zen, Ziburun (Lapurdi). Batallon Vasco Españolek bere gain hartu zuen, bost aldiz, haren bahiketa eta hilketa.

2004an artxibatu zuen auzia Moreno epaileak, ezin zituelako Naparra bahitu eta hil zuten pertsonak identifikatu. Dena dela, Naparraren familiak eta auzitegi-medikuak aurkeztutako txostena irakurri ostean, iritziz aldatu zuen.

Krimen honek oraindik ez du preskribatu, familiak 1999. urtean jarri baitzuen salaketa. Hala, oraindik ez dira hogei urte igaro (hilketa kasuak preskribatzeko ezarritako epea).

Paco Etxeberria auzitegi-medikuak, besteak beste, Jose Ignacio Zabala eta Jose Antonio Lasa identifikatzeko lanetan parte hartu zuen. 1983an bahitu, torturatu eta hil zituen GALek ETAko bi kide ohi horiek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X