Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Independentzia aldarrikatzeari uko egiteko exijitu dio Rajoyk Puigdemonti

Mariano Rajoyk esan du ezin duela Generalitateko presidentearekin elkarrizketarik izan, Espainiako Estatuari "xantaia izugarria egiten ari zaiolako".
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

Mariano Rajoyk esan du ez duela Carles Puigdemontekin hitz egingo, Espainiako Estatuari "xantaia izugarria egiten ari zaiolako". Ildo horretan, Kataluniako presidenteak aldebakarreko independentzia aldarrikatzeari uko egin behar diola erantsi du.

Puigdemontekin bitartekari bat adostu dezala proposatu dio gaur Pablo Iglesiasek Rajoyri, telefonoz izandako elkarrizketa batean. Alabaina, Espainiako Gobernuko presidenteak baztertu egin du aukera hori.

Espainiako Gobernuaren iturriek zabaldu dutenez, Rajoyk deia eskertu dio Iglesiasi, baina Puigdemontek aldebakarreko independentzia aldarrikatzeari uko egitea beste irtenbiderik ez dagoela erantsi dio. "Hori negoziaezina da", azpimarratu du Rajoyk.

Horrenbestez, Rajoyk ez du Puigdemontekin hitz egingo, honek Espainiako Estatuari "xantaia egiteari uzten dion arte eta legalitatera itzultzen ez den bitartean".

Espainiako Gobernuko presidentea Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin eta Albert Rivera Ciudadanoseko presidentearekin bildu zen astelehenean Moncloan, eta Kataluniako egoerari aurre egiteko alderdi guztien proposamenak entzuteko prest dagoela esan zien, "betiere Espainiako sistema demokratikoaren defentsan".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X