Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy Riverarekin batuko da 155. artikulua nola ezarri behar duen azaltzeko

Espainiako Gobernuak PSOErekin eta Ciudadanosekin adostu nahi ditu eman beharreko pausoak, gehiengo parlamentario zabala izateko. 16:00etan bilduko da Ciudadanoseko buruarekin.
Albert Rivera eta Mariano Rajoy. EFE
Rivera eta Rajoy, aurreko bilera batean. EFE

Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruzagia Moncloara joango da arratsaldean, 16:00etan, Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin biltzera. Kataluniako auzia izango dute mahai gainean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko pausoak zehazte aldera.

Bihar 10:00etan bukatuko da Gobernu zentralak Puigdemonti urriaren 10ean independentzia aldarrikatu ote zuen argitzeko bidalitako errekerimenduari erantzuteko epea. Horren bezperan bilduko dira, beraz, bi buruzagiak.

Espainiako Gobernuaren kontrolerako saioa izan da goizean Kongresuan, eta saioa amaitutakoan, elkarrekin biltzeko hitzordua proposatu dio Rajoyk Riverari, mezu bidez. Horrela azaldu du Ciudadanoseko buruak berak prentsaurrekoan.

Soraya Saenz Santamaria Espainiako presidenteordeak bilkuran aurreratu duenez, 155. artikuluari bidea eman baino lehen PSOErekin eta Ciudadanosekin hitz egiteko asmoa zuen Rajoyren exekutiboak, gehiengo parlamentario zabala izateko asmoz.

Riveraren iritzian, Kataluniako auzia konpontzeko modurik onena 155. artikulua aplikatzea da, gerora hauteskunde autonomiko "libre eta garbiak" egiteko. Horren ildoan, sozialisten "iritzi aldaketa" txalotu du —artikulua aplikatzearen alde dago orain PSOE—.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X