ETA-REN AGIRIA: ERREAKZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madrilek ondo hartu du ETAren barkamen eskaria baina 'hobe lehenago egin izan balu'

Moncloaren arabera, ETAren adierazpena Zuzenbidezko Estatuaren "sendotasunaren ondorioa" da.
Consejo de Ministros. Foto de archivo: Agencias
Consejo de Ministros. Foto de archivo: Agencias

Espainiako Gobernuaren hitzetan, ETAren barkamen adierazpena Zuzenbidezko Estatuaren "sendotasunaren ondorioa" da, "demokraziaren tresnak erabilita" ETA garaitu baitu. Horren harira, ETAk barkamena eskatu izana "ondo dagoela" onartu arren, "aspaldi" egin behar zukeen kontua dela esan dute Moncloatik.

ETAk eragindako samin handiagatik barkamena eskatzeko ostiral honetan adierazpena argitaratu ostean egin ditu lehen adierazpenok Espainiako Gobernuak.

Mariano Rajoyren Gobernuaren ustez, ETAk bere barkamen adierazpenarekin emandako pauso hori Zuzenbidezko Estatuaren "sendotasunaren ondorioa" baino ez da, "demokraziak ETAri irabazi" diolako.

"Ondo dago" ETAk biktimei barkamena eskatu izana, "ETAren garaipenean, biktimen memoria eta dignitatea erabakigarria" izan delako. Hala ere, eragindako kalte eta saminagatik "baldintzarik gabeko barkamen eskari zintzoa lehenago egin behar zukeela" uste du Espainiako Gobernuak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X