Urkullu: 'Ez da euskal gizarteak merezi zuen ETAren amaiera'
"ETAk ez dio euskal gizarteari horrek merezi zuen amaiera eman: bere azken agiriak ez du biktimei eragindako kaltea aitortzen, eta bere kontakizuna eraikitzen jarraitzen du', horrela laburbildu du Iñigo Urkullu lehendakariak ETAren behin betiko amaiera.
Erakundeak bere burua desegin zuenetik, maiatzaren 3tik, irrati bati eskainitako lehen elkarrizketa eman dio Radio Euskadiri. Hala, desegitea izan du hizpide nagusi, baita Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako erantzun bateratua eta etorkizun politikoa ere.
Urkulluren ustez, ETAk inork eman ez dion "ordezkaritza politikoa" hartu du beretzat, eta euskal gizarteak Legebiltzarraren bidez adierazitako borondatea gutxietsi du. Nabarmendu duenez, erakundeak "Eusko Jaurlaritzak bakea, elkarbizitza eta giza eskubideen harira egindako proposamenak mespretxatu ditu, baina azkenean Eusko Jaurlaritzak urte hauetan proposatutakoa egin du".
ETAri eskerrak emateko pintadak agertu izana kritikatu du lehendakariak: "Mingarria izan da, ez baitiogu ezertxo ere eskertu behar existitu behar ez zen talde bati". Urkulluren ustez, "ETAk du zorra euskal gizartearekin, elkarbizitza baketsu bat eta giza eskubideei errespetua zor dio".
Etorkizunari begira, biktimen memoria zaintzea eta espetxe politikan aurrera egitea aipatu ditu lehendakariak eman beharreko pauso gisa. Presoen auziaren inguruan Mariano Rajoy Espainiako presidentea "irekiago" ikusi du. Dena dela, aitortu du Rajoy "Aznarren garaian nagusitu zen PPren hitzaldiaren menpe" dago. "Sakabanaketaren kontzeptua urruntzearekin nahastu dute. Hurbiltzea eta taldekatzea nahita nahasi dituzte, baita amnistiarekin ere", azaldu du.
Erabakitzeko eskubidea
Erabakitzeko eskubideari buruz "berrikusketa" bat eskatu du Urkulluk. Lehendakariak esan du "erabakitzeko eskubidearen printzipio demokratikoan" sinisten duela, baina era berean "legea bete" behar dela iritzi dio. "Erabakitzeko eskubidea ez da kontzeptu juridiko bat, printzipio demokratiko bat du oinarri eta euskal gizarteari azaltzeko berrikusketa bat behar du. Erreferendum batean galdera ezberdinak egin daitezke: independentziatik koosubiranotasunera", azaldu du. Gure Eskuk antolatutako galdeketa batean bozkatuko balu galdetuta (igande honetan Juan Jose Ibarretxek egin zuen bezala), argitu du bere garaian aukera izan zuela baina ez zuela bozkatu "instituzionalki ez zegokiolako".
Kataluniako egoeraren inguruan galdetu diote lehendakariari. Horren iritzian, Junts per Catalunya setati dago Carles Puigdemont hautagai gisa aurkeztearekin, baina ez da "bide errealista bat".
Espainiako Gobernuarekin pentsioei buruz lortutako akordioa eta larunbateko manifestazioa hizpide, 1.080 euroko pentsioak "ez dira bidezkoak" gutxieneko soldatarekiko.
_________________
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
Zure interesekoa izan daiteke
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.