Dozenaka mila pentsionista kalera atera dira, borrokan jarraituko dutela adierazteko
Dozenaka mila pentsionista eta jubilatu kalera atera dira berriro Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hilean 1.080 euroko pentsio "duina" exijitzeko. Halaber, Espainiako Gobernuak iragarritako % 1,6ko igoera "nahikoa ez" dela ohartarazi dute, eta, ondorioz, "borrokan jarraitzeko" deia egin dute.
Manifestazio jendetsuena Bilbon egin dute. Udalaren arabera, 33.000 lagun inguru elkartu dira udaletxe aurretik arratsaldeko 18:00etan abiatu den mobilizazioan. Martxa Jesusen Bihotza plazan amaitu da, 19:30 aldera.
Bidean ustelkeriaren kontrako oihuak egin dituzte eta Mariano Rajoyren dimisioa eskatu dute: "Ez dugu partxerik nahi. Zu joatea nahi dugu".
Antolatzaileek mobilizazioa jendetsua izatearen garrantzia azpimarratu dute, "horri esker izan baita posible pentsioen gaia agenda politikoan jartzea". Hori dela eta, parte-hartzaileei esker ona adierazi diete.
Estatuko Aurrekontu Orokorraren negoziazioaren baitan Alderdi Popularrak eta EAJk egindako akordioa (pentsioak 2018an eta 2019an % 1,6 igotzea eta jasangarritasun faktorearen aplikazioa lau urtez atzeratzea) betetzen bada, "% 0,25aren inposaketa bi urtez eta balioa handitzeko indizearen aplikazioa geldiaraztea lortuko dugu".
Pentsionisten iritzian, honek guztiak erakusten du "borrokatzeak merezi" duela. Alabaina, igoera hori nahikoa ez dela eta atzeraeraginezko izaerarik izango ez duela ohartarazi dute.
Horrenbestez, mobilizatzen segitzeko deia egin dute, 1.080 euroko pentsioa lortu arte, jubilatuen bazterketak soziala saihesteko eta gizonezkoen eta emakumezkoen arrakala murrizteko.
Ildo horretan, gogora ekarri dute hurrengo manifestazioak maiatzaren 26an egingo dituztela Euskal Herriko hiriburuetan.
Gasteizen "pentsio duinak" aldarrikatzeko manifestazioa goizean egin dute. Milaka lagun atera dira kalera eta, besteak beste, EAJren eta PPren kontrako oihuak egin dituzte.
"Orain arte dirurik ez zegoela esaten zuten eta orain ezustean pentsioen igoera iragarri dute", adierazi dute Espainiako Gobernuak eta EAJk adostutako % 1,6ko igoerari aipu eginez.
Igoera hori borrokan eta kalean mobilizatzen segitzeko beste arrazoi bat gehiago izan behar dela erantsi dute.
Donostian ere manifestazio jendetsua egin dute eta antolatzaileek arrakastatsutzat jo dute mobilizazioa.
Manifestazioa Cervantes Plazatik abiatu eta Boulevarden amaitu da, hiriguneko kale nagusiak zeharkatu ostean.
"Hau da gure indarra, batasunaren indarra", azpimarratu dute antolatzaileek.
(Donostian egindako manifestazioa. Argazkia: EFE)
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak AP-8an Irunen eta A-8an, Ortuella eta Abanto-Zierbena artean
Zirkulazioa hainbat puntutan dago baldintzatuta: Iruneko bidesariaren parean, Bilborako noranzkoan, sei kilometroko auto-ilarak daude.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Eguzki eklipseak tren gehiago eta mugikortasun zerbitzu indartua ekarriko ditu abuztuaren 12an
Abuztuaren 12an izango da ikusgai, iluntzean. Milaka pertsona erakartzea espero den fenomeno horren aurrean, administrazioek segurtasun dispositibo zabala prestatu dute, mugikortasun segurua eta antolatua bermatzeko helburuarekin.