Memoria Historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Billy el Niño'k biziarteko pentsioa kobratzen du eta ohikoa baino % 15 handiagoa da

1977an eman zioten dominagatik jasotzen du pentsio hori. Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak ehunka pertsona torturatu zituela gogoratu eta diru-laguntza hori ken diezaiotela eskatu du.
'Billy el Niño'ren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
'Billy el Niño'ren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' ezizenez ezaguna den inspektore frankistak biziarteko pentsioa kobratzen duela eta ohikoa baino % 15 handiagoa dela ohartarazi du Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak.

1977an, Rodolfo Martin Villa orduko Gobernazio ministroak Zilarrezko Domina eman zion 'Billy el Niño'ri eta horregatik jasotzen du orain aipatu pentsioa.

Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak azalpenak eskatu zizkion Espainiako Gobernuari eta Barne Ministerioak erantzun dio hala dela, 1977an jaso zuen domina dela eta, egun % 15ean handitutako pentsioa kobratzen duela.

Elkartearen iritzian, "oso larria da 'Billy el Niño' torturatzaileari pentsioa ematea, diktadura frankistari aurre egin zioten ehunka gizon eta emakume torturatzeagatik domina bat eman ziotelako".

"Polizia politiko gisa, askatasunaren kontrako hamaika delitu egin zituen; torturatzeko makina bat izan zen, askatasunaren alde borroka egin zuten pertsonak jazarri eta iraintzeko makina", salatu du.

Gauzak horrela, Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak jakinarazi du bizi osorako pentsio hori ken diezaiotela eskatuko duela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X