Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemont aske utzita, auzia 'guztiz' bukatutzat eman du Alemaniako Justiziak

"Aske dago, eta berehala joan daiteke Alemaniatik", esan du Schleswig-Holsteineko Lurralde Auzitegiko bozeramaileak. Llarena epaileak atzera bota du Puigdemont estraditatzeko euroagindua.
Carles Puigdemont / Artxiboko irudia: EFE.
Carles Puigdemont / Artxiboko irudia: EFE.

Carles Puigdemont estraditatzeko auzia "erabat" itxitzat eman du Schleswig-Holsteineko Lurralde Auzitegiak, bere kontrako behin behineko neurriak kenduta.

"Puigdemont aske dago, eta berehala joan daiteke Alemaniatik", esan du Frauke Holmerrek, auzitegiko bozeramaileak.

Alemaniakoa auzitegiak uztailaren 12an erabaki zuen presidente ohia soilik diru publikoa ustez bidegabe erabiltzeagatik estraditatzea, eta ez matxinada delituagatik. Espainiako Auzitegi Gorenak euroagindua atzera bota ostean, Alemaniako auzitegiak ezarritako behin behineko neurriak kendu dizkio; hala nola, 75.000 euroko fidantzapeko askatasuna eta astero poliziaren aurrean aurkeztu beharra.

"Schleswig-Holsteineko Lurralde Auzitegiko lehenengo zigor aretoak gaur erabaki du, Fiskaltzak eskatuta, Carles Puigdemont Katalunia eskualdeko presidente ohiaren estradiziorako behin behineko neurriak altxatzea, Espainiako Justiziak uztailaren 19an estradizioa baztertu ostean", dio prentsa oharrak.

Lehenago, Puigdemonten aurkako "prozeduraren oinarriak baztertuta" geratu direla iragarri du Schleswig-Holsteineko Fiskaltzak, Llarenaren erabakiaren ostean.

Presidente ohia martxoaren 25ean atxilotu zuten Alemanian, Belgikara autoz itzultzen saiatzen ari zela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X