2019ko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuak babesteko aukera 'agortutzat' eman du Elkarrekin Podemosek

Horren iritzian, "EH Bildurekin bakarrik negoziatzea bilatu du EAJk, merkeago aterako zaiolakoan".
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramailea. Argazkia: EiTB

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak "agortutzat" eman du 2019ko Aurrekontuak babesteko aukera, EAJk "EH Bildurekin bakarrik negoziatzea bilatu" duelako, "merkeago aterako zaiolakoan".

Datorren urterako EAEko aurrekontuen proposamenari begira, Equo-Berdeak, Ezker Anitza-IUk eta Elkarrekin Podemosek osatutako koalizioak hartutako erabakia jakitera eman du Martinezek larunbat honetan Bilbon egindako prentsaurrekoan.

Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin ostiral honetan izandako batzarraren ostean, Eusko Jaurlaritzaren "jarrera on falta" salatu zuen Elkarrekin Podemosek. Gaur, Martinezek ildo beretik jo du esanez sailburuak egindako proposamena "sakonki aztertu" dutela eta Jaurlaritzak ez duela "inolako jarrera onik".

Martinezek azpimarratu duenez, Elkarrekin Podemosek "eskua luzatuta" izan du negoziazioaren bitartean, eta eurek aldarrikatutako 15 neurriak (tartean, La Naval erreskatatzea) "sinpleak, zuzenak eta posibleak" ziren, Jaurlaritzak "zerga bidez bildutako diru kopurua inoiz baino handiagoa baita, izan ere, milioika euroren superabita dago".

"15 neurrietatik 14 errefusatu dituzte, horrek erakutsi du EAJk ez duela gurekin negoziatzeko interesik. Ez diogu Aurrekontuen babesa oparituko, are gutxiago iaz PPrekin adostutakoaren kalko bat direnean".

Elkarrekin Podemosentzat, auzi guzti horren galtzaileak "euskal herritarrak dira, enplegua, La Naval, gazteria, eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna". "EAJk uste zuen gutxi baten truke emango geniola gure babesa, baina huts egin du, ez gaude udazkeneko merkaldietan, beste batzuk dauden moduan", salatu du.

EAJrekin negoziatzea, "auzi nazionalaren mesedetan eta auzi sozialaren kaltetan, euskal herritarrentzat negoziorik okerrena da, eta kontraesan handia EH Bildurentzat, ezkerreko indarra aldarrikatzen zuelako". "Gu ez gara EAJren muleta izango", gaineratu du Martinezek, "PSE eta EH Bildu nahikoa dira horretarako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X