Otegi: 'EAJ dopatuta dago, sektore atzerakoi eta kontserbadoreetatik hazten baita'
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketatu dute ostegun honetan. Haren esanetan, Euskal Herriak geroz eta parekotasun handiagoa dauka ezker abertzalearen balioekin: "feminista, ekologista, autodeterminatzailea, aurrerakoia". Halere, Otegik argi du EH Bilduren proiektu independentistak "osagai berriak" behar dituela, erronka nagusia Bilboko metropolia izanik. "Hori da gainditu gabe dugun azterketa, hiri handiekin konektatzeak irabazle egingo gaitu", esan du.
Nafarroan EH bilduk Maria Chiviteren alde bozkatuko duen ere galdetu diote gaurko elkarrizketan: "Esparzaren aurka bozkatuko dugu. Chivite aurkezten bada, ez dugu erabakita zer egingo dugun. Uxue Barkosek bere hautagaitza planteatu beharko du". Iruñeko Udalean Maite Esporrinen alkatetza defendatuko duten galdetuta, hauxe argitu du: "Asiron alkate izan behar da, talde progresista batean. Haren hautagaitza babestuko dugu. PSNren esku dago, beraz, alkatea aukeratzea"
Maiatzaren 26ko emaitzez ere mintzatu da, independentistentzat emaitza "bikainak" izan direla iritzita. "Hego Euskal Herrian zinegotzi gehienak independentistak dira. Jendeak EH Bilduren kudeaketa gertutik ezagutzen duenean, saritu egiten gaitu. Halaber, Otegik gogora ekarri du 2011ko hauteskundeetan "bakearen aldeko apustua eta alderdien batasuna saritu zirela. Gaur egun, baina, osagai hori ez da existitzen, hau da, botoa proiektura zuzenduta dago", nabarmendu du Otegik. "Etengabe hazten ari gara. Botoen % 21 lortu dugu. Europan portzentaje horrekin hauteskundeak irabazten dituzte", azpimarratu du.
Koldo Mediavillari ere erantzun dio. Izan ere, azken honek Anquetil eta Pulidor txirrindulariekin parekatu zituen EAJ eta EH Bildu: "Arazoa lasterketan dopatuta joatea da. EAJ sektore atzerakoi eta kontserbadoreetatik hazten da. Ez da kasualitatea PP desagertzea eta EAJ haztea. Estrategia hori bateraezina da proiektu abertzale batekin. EH Bilduren hazkundea, aitzitik, Podemosen, EAJren eta gazteen botoen abstentziotik dator", adierazi du.
M26ko emaitzak gorabehera, zera azaldu dio Erkorekari: "erabakitzeko eskubidearen alde gaudenon indarrak batuta, alegia, EAJren, EH Bilduren eta Podemosen botoekin, % 80 gara Bizkaian eta Gipuzkoan eta % 70 Araban". Horregatik, nahiz eta Madrilek erabakitzeko eskubidearen planteamenduari iskin egiten dion, horrekin zer egin dezaketen aztertu beharko luketela deritzo.
Bestalde, Otegiren hitzetan, ez dute onartuko PPk Guardiako alkatetza hartzea. Beraz, seguruenik EAJk lortuko du alkatetza udalerri horretan.
PSOEri ere mezu garbia igorri dio. Hain zuzen ere, EH Bilduren aurkako "hesia" altxatzeko eskatu dio, Euskal Herriari eragiten dioten arazoei aurre egin ahal izateko: "Etengabe elkarri gauzak aurpegiratzen jarraituko al dugu? Guk asko dugu esateko GALi eta torturei buruz, baina ez dugu dinamika hori bilatzen. Jarri gaitezen ados, herrialde honen etorkizunari heltzeko".
Bukatzeko, Arnaldo Otegik azaldu du Legebiltzarrean Estatutu berriaren harira garatutako proiektuaren oinarriak finkatuko dituela EH Bilduk, horretan lanean ziharduten adituen berririk jaso ez dutela ikusita. "Adostutakoa bete nahi ez duenak, esan dezala", gaineratu du.
"Estrasburgok arrazoia eman zigun arren, ezin dut neure burua lehendakari izateko aurkeztu. Horrenbestez, hauteskunde kanpainan egongo naiz, lehendakarigai izan ala ez", amaitu du.
Elkarrizketa Radio Euskadik egin eta eitb.eus-ek itzuli du
Zure interesekoa izan daiteke
GKSk milaka gazte mobilizatu ditu Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka"
"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" lelopean manifestazio jendetsuak egin dira bi hiriburuetan. Dozenaka bandera gorri eraman dituzte bertaratuek eta faxismoaren zein inperialismoaren kontrako oihuak bota dituzte.
EAJk liskarretik at dagoen euskal politika defendatu du, Anduezak Pasaiako Portuari buruz egindako adierazpenen ostean
Datozen hauteskundeen atarian PSE-EE urduri egon daitekeela uste du Joseba Diez Antxustegik, EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, eta azpimarratu du jeltzaleek ez dutela liskar politikotik sustatuko euskal politikan.
EAJk eta EH Bilduk ikuspuntu kontrajarriak dituzte iraungitako txertoen inguruan
Zer gertatu den eta zer egin behar den argitu ostean kaltetuekin hitz egin dutela esan du Joseba Diez Antxustegik, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak. EH Bilduk horren berri jakitera eman izan ez balu, paziente horiek berriro txertatuko ote lituzketen galdetu du Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren mamia ikertzeko eskatu eta hortik "desbideratzeko ahaleginak" salatu ditu
Arantza Baigorri EH Bilduren Zaldibarko alkate ohia ikerketapean dagoela jakin ostean, oharra atera du herritarren plataformak. Horren ustez, alkate izandakoak edo horren alderdiak azalpenak eman beharko dituzte, baina lehentasuna da luizia eta bi langileren heriotza eragin zuten faktoreak ikertzea.
Andueza: "EAJk Pasaiako portua elitetik atera eta mailaz jaitsi nahi du"
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du portuen eta aireportuen titulartasuna Estatuarena dela, baita Gizarte Segurantza ere. Anduezak azpimarratu du "eragin negatiboa" izango lukeela Pasaiako portuak interes orokorreko portutzat izateari uzteak.
EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.
Sumarrek irmo gaitzetsi du Bizkaiko lau eskola publiko fusionatzeko Hezkuntza sailak hartutako erabakia
Alba Garcia Euskadiko Sumarren buruak esan du Jaurlaritza demografiaren beherakadaren aitzakia ari dela erabiltzen zentro publikoak ixteko.
GKSko bi kide Iruñeko Erorien Monumentutik zintzilikatu dira eta eraisteko eskatu dute
GKSk ohar batean azaldu duenez, "Erorien Monumentua frankismoan hainbeste langile hil zituzten faxistak omentzeko eraiki zuten". "Horregatik, eraistea defendatzen dugu", adierazi dute.
Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"
Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen".
'Herritu' ekimena aurkeztu die Gure Eskuk gizarte eragileei
Euskal komunitatea sendotzeko beste jauzi bat emateko sortu zen udazkenean 'Herritu' dinamika, eta atxikimendu gehiago eskuratzeko lanean jarraitzen du Gure Eskuk. Gaur Euskal Herriko hainbat gizarte eragileren aurrean egin dute aurkezpena, Bilbon. "Norberaren euskal herritartasuna adierazteko tresna bat da eta euskal komunitatea trinkotzea du helburu", esan du Gure Eskuk.