Batzar Nazionala Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alternatibak EH Bildu sendotzea eskatu du, 'erakunde nagusiak' gobernatzeko

Alternatibaren Batzar Nazionala Bilbon bildu da, ekitaldi politikoaren balantzea egiteko.
Alternatibaren Batzar Nazionala Bilbon bildu da. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Koalizioak "herri honetako ezkerreko erreferentzia" ordezkatzen duela azpimarratu du Alternatibak. Horregatik, Euskadiko "erakunde nagusiak" gobernatu ahal izateko, "ildo estrategikoak" zehaztearen aldeko apustua egin du.

Alternatibaren Batzar Nazionala Bilbon bildu da larunbat honetan, ekitaldi politikoaren balantzea egiteko. Horrela, alderdiko koordinadora, erakundeetako kargudunak eta tokiko batzarren ordezkariak batzartu dira.

Azken hauteskundeetan koalizioak lortutako emaitzak "modu oso positiboan" aintzat hartu ditu Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkide eta alderdikideak.

Estarronaren hitzetan, "ezkerreko ekintza batasuna" lortzeko helburuarekin duela zortzi urte egindako "apustua oso emankorra" izan da, eta EH Bildu "herri honetako ezkerreko erreferentzia" bihurtu da, baita EAJ eta PSE-EE "blokeari alternatiba bakarra" ere.

2020ko hauteskundeak (Legebiltzarrerako) etorkizuneko hitzordu bakarra izateak "proiektu politikoa sendotzen jarraitzeko lau urte" ematen die, gaineratu duenez. "Herri honetako erakunde nagusiak gobernatu ahal izateko ildo estrategikoak ezarri behar ditugu", erantsi du.

Estarronaren ahotan, EH Bilduk "horretarako ahalmena" badu, eta horren erakusgarri "eskuineko sektore atzerakoienetatik eta botere faktikoetatik setio eta marra gorriak jarri izana". "Beldur dira, euren eredua kolokan jartzeko gai garelako", adierazi du.

Albiste gehiago politika

Gontzal Tamayo viceconsejero Salud Osakidetza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Tamayo Osasun sailburuordeak sistema digitalizatzea jarri du erronka nagusi gisa

Gontzal Tamayo Transformazio Digitaleko eta Emaitzetako sailburuordeak Osasun Sailaren eta Osakidetzaren berrantolaketa izan du hizpide, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Azaldu duenez, erronka nagusia sistema digitalizatzea da: alde batetik, datuak eta emaitzak hobeto aztertu ahal izateko, eta, modu horretan gaixoari tratamendu indibidualizatua emateko; bestetik, inteligentzia artifiziala erabiliz, medikuei karga burokratikoa kentzeko, gaixoekin egoteko denbora gehiago izan dezaten. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).

Gehiago kargatu