Politika orokorreko eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendia: 'Sozialistek ere bermeak dituen autogobernu bat nahi dugu'

Gernikako Estatutuaren garrantzia azpimarratu du PSE-EEko buruzagiak, "ezberdinen arteko akordioa" delako. "Hori hausteko edozein saiakerak porrot egingo du", ohartarazi du.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

"Sozialistek ere bermeak dituen autogobernu bat nahi dugu", nabarmendu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak politika orokorreko eztabaidan, Eusko Legebiltzarrean. Hala ere, "hainbeste lan beharrezkoa izan duen akordio politikoa hausteko edozein saiakerak porrot egingo du", ohartarazi du.

Zentzu  horretan, "bidea adostasuna da, eta ez alderdi politikoen arteko gatazka etengabea", azpimarratu du buruzagi sozialistak Gasteizko Ganberan. Gernikako Estatutuaren garrantzia azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, "ezberdinen arteko akordioa" delako.

Bestalde, indarkeria hizpide izan du bozeramaile sozialistak. "Indarkeria mota ezberdinen aurrean, eutsi zietenei esker Euskadi anitz bat dugu", esan du. "Oraindik ETA eta Franco zuritzen dutenak badaude, eta gertakari horiek erlatibizatzen dituztenak ezin ditugu onartu", erantsi du.

Mendiaren ahotan, "Euskadiri gehien komeni zaiona Pedro Sanchezen Gobernu bat da". "Euskal herritarrei Espainia kezkatzen gaitu, eta proiektu barnerakoi bat indartzeko orduan euskal herritarrek ekarpena egitea nahi dugu sozialistek. Hori adierazi zuten herritarrek apirileko hauteskundeetan, inboluzioaren aurrean harresia izateko apustu argi batekin", adierazi duenez.

Sozialistaren hitzetan, "Euskadi ez da oasi bat, baina ezta apokalipsi bat ere". "Industria turistikoa sendotu dugu", aldarrikatu du. "Zerga sistema progresibo bati esker baliabide gehiago ditugu", gogorarazi du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X