Batzarra Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Equo Berdeak alderdiak hauteskunde orokorretara ez aurkeztea erabaki du

Bizkaiko alderdikideak bezala ez dira hauteskundeetara joango Iñigo Errejonen Mas Pais koalizioarekin. Elkarrekin Podemosekin batera jarraituko dute, baina bakarrik EAEri dagozkion hauteskundeetan.
Equo Berdeak alderdi ekologistak ezohiko batzarra egin du Gasteizen. EiTBko bideo batetik ateratako.

Equo Berdeak alderdi ekologistak azaroaren 10eko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du, ETBk aurreratu duenez.

Bizkaiko alderdikideak bezala ez dira hauteskundeetara joango Iñigo Errejonen Mas Pais koalizioarekin.

Horrela, Euskadiko Equok Elkarrekin Podemosekin batera jarraituko du, baina bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion hauteskundeetan, ez orokorretan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X