Ekitaldia Iruñean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Hautetsontziak bete eta kartzelak hustu' nahi ditu EH Bilduk hauteskundeetan

Urriaren 12 honetan, koalizio abertzaleak manifestazioa egin du Iruñean "Bagoaz!" leloa zuen pankartarekin eta azaroaren 10eko hauteskundeetako hautagaiak aurkeztu ditu ondorengo ekitaldian.
Bel Pozueta eta Oskar Matute manifestazioko pankartari eusten. Argazkia: EH Bildu

Oskar Matute EH Bilduko buruzagi eta Bizkaiko zerrendaburuak adierazi du "hautetsontziak bete eta kartzelak husteko" aurkezten direla hurrengo Espainiako hauteskunde orokorretara, eta euskal herritarrak zein kataluniarrak "Kongresua independentistaz eta subiranistaz betetzera" animatu ditu.

Hispanitatearen Egunarekin bat eginez ospatu duten ekitaldi batean, azaroaren 10eko hautagaiak aurkeztu ditu EH Bilduk Iruñean. 2.000 lagun bildu dituzte Anaitasunan eta Arnaldo Otegiren tokia hartu du oholtzan Matutek hura gaixotu ondoren.

"Baietz!" leloa zeraman pankarta baten aurrean, "Espainiako eskuina demokraziarentzako benetako mehatxua" dela ohartarazi du Matutek eta EH Bilduren botoak erabakitzaileak izan daitezkeela adierazi du, "presidentziak ezartzeko". Ildo horretan, "eskuinak botere arrastorik ere lor ez dezan" lan egingo dutela berretsi du.

Hori da Madrilera joateko arrazoietako bat, baina baita beste batzuk ere: "Euskal Herriaren ahotsa eta memoria izatea, Espainiako Estatuaren norabide autoritarioa geldiaraztea, bankak herritarrei ostutako dirua itzularaztea eta euskal pentsiodunak babestea, besteak beste".

Francoren deshobiratzearen inguruan Matutek argi du EH Bilduk "memoria antifaxista" duela, "Francoren momia Erorien Haranetik ateratzen 40 urte behar izatea eredugarria ez dela sentitzen duten bide bazterretako biktima horien memoria". "Franco, benetan, instituzioetatik atera behar da, Estatu Espainiarra 'desfrankizatu' behar da" gaineratu du.

Iruñeko San Juan auzoan izan den manifestazioaren ondoren hasi da EH Bilduren ekitaldia politikoa. Matutek, Bel Pozuetak eta beste hainbat hautagaik eraman dute "Bagoaz!" lema zeraman pankarta. Independentziaren alde, Guardia Zibilaren kontra eta Altsasuko gazteen aldeko oihuak entzun dira manifestazioaren ibilbidean zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X