U30
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk bat egin du urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrarekin

Koalizio subiranistaren ustez, oraindik "lan asko" dago egiteko herritarrek "bizi-baldintza duinak" lor ditzaten.
EH Bilduko zinegotziak Sestaon, grebarekin bat egiteko egin duten agerraldian.
EH Bilduko zinegotziak Sestaon, grebarekin bat egiteko egin duten agerraldian. Argazkia: EH Bildu

EH Bilduk bat egin du urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorrarekin, Asier Iza metaleko langile eta koalizio subiranistako zinegotziak gaur iragarri duenez. 

Ezkerraldeko beste zinegotzi batzuekin batera, agerraldia egin du gaur Izak Sestaoko (Bizkaia) Kasko plazan atxikimendua adierazteko. Horren iritzian, grebarako "arrazoiak badaude". "Prekarietatearen aurrean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzen ditugu. Urtarrilaren 30ean kalera aterako gara erabaki politikoen erdigunean bizitza jartzeko eta hauek ez egoteko elite ekonomikoen interesen menpe. Kalean izango gara herri duin batean, bizitza duin bat aldarrikatzeko", esan du EH Bilduko ordezkariak.

Izak gogorarazi duenez, oraindik "lan asko" dago egiteko herritarrek "bizi-baldintza duinak" lor ditzaten. Koalizio subiranistaren zinegotziak Eusko Jaurlaritzaren datuak aipatu ditu horren erakusle: "Pobrezia % 46 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan azkeneko urteetan, eta 200.000 pertsona pobrezia arriskuan daude. Pentsionisten erosteko ahalmenak % 6 egin du behera. Sinatzen diren kontratuen % 92 behin-behinekoak dira eta hainbat herritan, Sestaon adibidez, langabezia tasa % 18koa da".

Hori horrela, EH Bilduren ustez, "unea heldu da prekarietatean oinarritutako sistema bati erantzuteko eta, bizi-baldintzak erdigunean jarriz, haien herritarrak zaintzen eta babesten dituen herri baten alde egiteko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X