Aitor Esteban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Justizia kontrabotere izaten saiatuko da eskuina"

Aitor Esteban,EAJko bozeramailea Kongresuan,Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo'-an
EAJko bozeramailea sedizio eta matxinada delituak erreformatzearen alde agertu da
EAJko bozeramailea sedizio eta matxinada delituak erreformatzearen alde agertu da. Foto: RE.

Aitor Esteban EAJko bozeramailea kongresuan 'Boulevard Informativo' programan ziurtatu du eskuinak arlo judizialera eraman nahi duela eztabaida eta "kontrabotere" batean bihurtu nahi du.

Estebanek Auzitegi Nagusiak Quim Torraren kargugabetzea bermatu ostean, politikan sartu dela uste du.

EAJko bozeramailea Kongresuan sedizio eta matxinada delituak erreformatzearen alde agertu da, neurrigabeko zigorrak dakartzatelako, baina Pedro Sanchezen gobernuak polemikak saihesteko proposamen zehatzagorik egin ez izana deitoratu du. Gainera, esan du ez luketela EAJren babesa izango proposatutako erreforman erreferendumak deitzeko delitu berri bat egiten badute.

Transferentziei buruz, uste du batzuk laster irits daitezkeela, "errazak direlako eta oso landuta daudelako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X