Atzera eginda, Unidas Podemosek Kongresuan GAL ikertzea babestuko duela iragarri du
Unidas Podemosek atzera egin du eta Kongresuan GAL taldeari buruzko ikerketa batzorde bat eratzea babestuko duela iragarri du ostiral arratsaldean.
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak GAL taldearekin izan zuen lotura argitzeko Kongresuan batzorde bat osatzeko eskaria erregistratu dute aste honetan EH Bilduk, EAJk, ERCk, JxCatek, CUPek eta BNGk.
Atzo, Pablo Echenique Unidas Podemoseko Kongresuko bozeramaileak esan zuen ez zuela ikerketa hori abiatzeko beharrik ikusten, "garai ilun hartan zer gertatu zen mundu guztiak badakielako".
Adierazpen horrek hautsak harrotu zituen eta koalizioaren baitan jarrera ezberdinak daudela azaleratu zuen; izan ere, Elkarrekin Podemosek agiria kaleratu zuen ikerketa batzordearen beharrizana azpimarratuz, "Felipe Gonzalezek GALen izan zuen papera zein izan zen behingoz argitzeko" eta talde horren biktimei "egia, justizia eta erreparazioa" zor zaielako.
Gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan, Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigai izandakoak eta GALek bahitu, torturatu eta hil zuen Joxi Zabalaren arrebak publikoki adierazi du bere haserrea eta ikerketa batzordea sortzeko ekimena babestu ez duela aurpegiratzeko Pablo Iglesiasi deitu diola jakinarazi du.
Testuinguru honetan, Echeniquek mezu bat argitaratu du Unidas Podemosek Kongresuan GAL ikertzea babestuko duela iragarriz. Hori bai, ekimen horren atzean interes alderdikoiak daudela adierazi du, EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeen bezperatan aurkeztu delako.
Halaber, berretsi egin du Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia agentziak (CIA) 80eko hamarkadan egin zuen ikerketari buruzko txostenak "ezer berririk" erakusten ez dutela. GAL taldea sortzeko agindua Felipe Gonzalezek eman zuela dio CIAk.
Zure interesekoa izan daiteke
Hauteslekuak itxita, botoen kontakeari ekin diote Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Parte-hartzea lehen itzulian baino txikiagoa izan da 17:00etarako Pirinio Atlantikoetan, % 51,77koa. Aurreko igandeko lehen itzulian, parte-hartzea % 54,70ekoa izan zen ordu horretarako.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiari aurre egiteko neurrien artean jaso izana ondo hartu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (muga-zergek eta erregaien garestitzeak eragindakoa) jasan duten industria-enpresentzat neurriak hartzea.