Legegiltzaldi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legebiltzarreko Mahairako akordioa lotu dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek

EAJk bi ordezkari izango ditu; EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek, berriz, bana. EH Bilduk bat egiteko ituna "zabalik" dagoela azpimarratu dute jeltzaleek.
18:00 - 20:00
EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk mahaia osatzeko akordioa itxi dute

Eusko Legebiltzarreko PSE-EEko eta Elkarrekin Podemos-IUko talde parlamentarioekin akordioa lotu du EAJk ostiral gau honetan, eta, horren ondorioz, Legebiltzarreko Mahaian EAJk bi ordezkari izango ditu (presidentea eta lehenengo idazkaria), eta EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek, ordea, bana (bigarren presidenteordea, lehenengo presidenteordea eta bigarren idazkaria, hurrenez hurren).

Ohar baten bidez EAJk azpimarratu duenez, Eusko Legebiltzarreko Mahai berriaren "aniztasuna" bermatzen du itun horrek, izan ere, uztailaren 12ko hauteskundeetan boza kopuru gehien jaso zituzten lau alderdik ordezkaritza izango dute XII. Legegintzaldiko Legebiltzarreko Mahaian.

Gauzak horrela, EAJk bi ordezkari izango ditu (presidentea eta lehenengo idazkaria, aurreko legegintzaldian bezala), EH Bilduk bat (bigarren presidenteordea), PSEk beste bat (lehenengo presidenteordea) eta Elkarrekin Podemosek beste bat (bigarren idazkaria).

Eusko Legebiltzarreko 75 legebiltzarkideetatik 47k babestu dute ituna (% 62,7k), baina itun-sinatzaileek espero dute EH Bilduk akordio horrekin ere bat egitea eta legebiltzarkide kopuru hori handitzea.

Legebiltzarreko Mahaian bi ordezkari nahi zituen EH Bilduk (lehenengo presidenteordea eta idazkarietako bat), eta EAJrentzat hiru zirela uste zuen, zenbakiei erreparatuta, baina jeltzaleek bi ordezkari bakarrik izateko asmoa iragarri zuten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X