Kataluniako Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Illak Osasun Ministerioa utziko du, hauteskundeetan PSCren hautagaia izateko

Icetak azaroa erdialdean jakinarazi zion PSOEren buruzagitzari, tartean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, ez zuela aurkeztu nahi.
18:00 - 20:00
Salvador Illa Kataluniako hauteskundeetan PSCren presidentegaia izango da

PSCren Kontseilu Nazionalak Salvador Illa Osasun ministroa izendatu du Kataluniako Generalitateko presidentetzarako hautagai, 2021eko otsailaren 14ko hauteskundeetan, botoen % 94rekin.

Alderdiak ohar batean azaldu duenez, aldeko 233 botorekin eta 15 abstentziorekin onartu dituzte sozialistek aurkeztuko dituzten zerrendak.

Illarekin batera, ondorengo izen hauek agertzen dira zerrenda horretan: Eva Granados lehen idazkariordea, Ramon Espadaler Units per Avançarreko burua eta Gemma Lienas idazle eta SiQueEsPot alderdiko diputatu ohia, besteak beste.

Antza denez, Icetak azaroa erdialdean jakinarazi zion Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko presidenteari ez zuela aurkeztu nahi.

PSCtik azaldu dutenez, Icetak bere kideei esan die alderdiak ez zuela "hautagai ona" behar hauteskunde hauetan, baizik eta hautagai "irabazlea", eta hori ministroa dela.

Horregatik, apustu horrekin emaitzak hobetzea ez ezik, hauteskundeak irabaztea omen dute helburu.

Icetaren erabakiaren berri PSOEko buruek soilik omen zekiten: Adriana Lastra PSOEren idazkari nagusi ordeak, Jose Luis Abalos Antolakuntza idazkari eta Garraio ministroak, Carmen Calvo Gobernuko presidenteordeak eta Santos Cerdan lurralde koordinaziorako arduradunak.

Berretsi dute Icetaren erabakia izan dela lehenik, eta horrek eraman dituela gero Illa aukeratzera presidentegai izateko.

Sozialistek gaur arte eutsi diote sekretuari, zeren atzo bertan, TVEn egindako elkarrizketa batean, Illak esan zuen Miquel Iceta izango zela hautagaia.

Gainera, PSCren hautagaitzaren albistea iritsi da Kataluniako sozialisten kontseilu nazionalaren bilera baino ordu batzuk lehenago, otsailaren 14ko hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko aparteko batzarra egin behar baitute.

Erabaki horrek, Espainiako koalizio-gobernuaren lehen birmoldaketa ekarriko du, berehalakoa izan daitekeena. Ildo horretatik, Osun Ministerioaren aurrean nor jarriko duen pentsatu behar du orain Pedro Sanchezek, gutxienez aldaketa bat egin beharko baitu bere gobernuan.

Ziurrenik, gaur egun Osasun ministroa denak laster utziko du kargua, Kataluniako hauteskunde-kanpaina prestatu ahal izateko, eta pandemia bete-betean departamentu horren buru nor jartzen duen argitu beharko du Sanchezek. Izan ere, une konplexua da gaur egungoa, txertaketa kanpaina hasi besterik ez baita egin.

Tetsuinguru horretan, Miquel Iceta Madrilera eramatea da Sanchezek duen aukeretako bat. PSCko lehen idazkariak uko egin dio Generalitaterako hautagaitzari, eta askotan egon da ministro izateko asmoa duela zioen zurrumurrua. Gaur, hedabide askok Iceta ministro izan daitekeela esan dute.

Ildo horretatik, Iceta Lurralde Politika Ministerioaren aurrean jarri izan dute askotan, hain zuzen ere, aurretik Meritxell Batet PSCko beste buruzagi ohiak bete zuen karguan. Azkenean Miquel Icetak ministerio hori hartuko duela baieztatzen bada, Carolina Dariasek kargu hori utziko luke, eta aldi berean, Illa ordezkatuko luke Osasun Ministerioan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X