KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk uste du Urkullu "inprobisatzen" ari dela alarma egoeraren amaiera atarian

Maddalen Iriarteren ustez, lehendakariak iragarritako dekretua "apur bat berandu" iritsi da eta Eusko Jaurlaritzari duen plana mahai gainean jarri eta egoera "lehenbailehen" argitzeko eskatu dio.
Maddalen Iriarte, EH Bilduren bozeramailea Eusko Jaurlaritzan.
Maddalen Iriarte, EH Bilduren bozeramailea Eusko Jaurlaritzan. Irudia: EITBren bideo batetik hartua.

Maddalen Iriarte EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen ustez, Iñigo Urkullu lehendakaria "inprobisatzen" ari da alarma egoeraren amaieraren inguruan; bere ustez Urkulluk "ez du planik" eta "arduragabekeria puntu batekin" jokatu du.

Onda Vasca Irratian egin dioten elkarrizketan, Iriartek adierazi du pandemiaren aurrean neurriak egokitzeko lehendakariak iragarritako dekretua "apur bat berandu" iritsi dela, "egun asko Madrili erreguka eta gutunak bidaltzen" eman ostean, erabakirik hartu gabe.

"Zer gertatuko da igandean? Zein da plana?", galdetu du alderdiko bozeramaileak, nabarmenduz EH Bilduk berak ere ez dakiela zein den Eusko Jaurlaritzak alarma egoera osteko duen plana, Euskadiko bigarren indarra bada ere.

Iriartek esan du "etxeko lanak aurretik egin behar direla, azken unera arte zain egon gabe", eta "egoera lehenbailehen argitzeko" eskatu du.

Gainera, PSE-EEren eta EAJren arteko azken asteotako "eztabaidek" herritarren artean "nahigabe politikoa" baino ez dutela eragiten ohartarazi du, herritarrek behar dutena "ziurtasuna" denean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X