Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 125 udalek sinatu dute Euskaldunako Adierazpena
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 125 udalek egin dute bat Euskaldunako Adierazpenarekin. Euskal presoak Euskal Herriratzeko eta salbuespen legedia amaitzeko ekimena joan den abenduaren 11n sinatu zuten alderdi politikoek eta sindikatuek.
Sarek eta Etxeratek jasotako babesa eskertu eta atxikimenduen garrantzia nabarmendu dute. "Oso positiboki baloratzen dugu Etxerat eta Sarek, alderdi politiko eta sindikatuek espetxe-politika normalizatzeko bidean eman duten urrats berri hau", azpimarratu dute ohar batean.
"Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxe-politikaren humanizazioan eta salbuespenaren bukaeran aurrera egiten jarraitzea espero dugu, konponbidearen eta bizikidetzaren bidean", erantsi dute.
Hauek dira ekimena babestu duten udalerri guztiak:
Araba: Donemiliaga, Barrundia, Iruraitz-Gauna, Zalduondo, Agurain, Dulantzi, Asparrena, Arraia-Maeztu, Lagran, Zuia, Urkabustaiz, Zigoitia, Oion, Laguardia, Samaniego, Bastida, Gaubea, Gesaltza, Kuartango, Erriberagoitia, Lantaron, Laudio, Amurrio, Okondo, Aiara herria, Artziniega, Argantzon, Trebiñu.
Bizkaia: Mungia, Gordexola, Zierbena, Mañaria, Arrankudiaga (eta Zollo), Arakaldo, Zeberio, Arrigorriaga, Zaratamo, Orozko, Basauri, Larrabetzu, Gernika, Elorrio, Mendata, Muxika, Morga, Ajangiz, Elantxobe, Güeñes, Gamiz-Fika, Gatika, Areatza, Lemoa, Bermeo, Zaldibar, Leioa, Erandio, Arantzazu, Igorre, Ermua, Lezama, Derio, Zamudio, Sondika, Loiu, Aulesti, Markina-Xemein, Barakaldo, Zornotza, Alonsotegi, Santurtzi, Berriz.
Gipuzkoa: Irun, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Elgoibar, Deba, Mutriku, Arrasate, Bergara, Oñati, Donostia, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga, Getaria, Aia, Zarautz, Zumaia, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik