Euskal presoei espetxe-graduan aurrera egiteko aukera ematea eskatu du Sarek
Euskal presoei espetxe-graduan aurrera egiteko aukera eman behar zaiela uste du Sare plataformak, presoen % 32 lehen graduan baitaude (61 pertsona, guztira).
Hain justu, espetxe egoeran aurre egiteko dagoen "blokeoa" salatu dute gaur prentsaurrekoan Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare herritarreko bozeramaileek.
"Presoak kartzelan izan duen bilakaera, gizartearekin duen konpromisoa edo delitua berriro ez egiteko konpromisoa kontuan hartu behar dira. ETA duela urte batzuk desagertu zen eta ezin da espetxe-graduaren progresioa jardunean balego bezala baloratu. Hala egitean askatasun-gabetzeak zentzua galtzen du, eta zigorra bakarrik balitz bezala erabiltzen da", salatu dute.
Sarek emandako datuen arabera, gaur gaurkoz 61 preso daude lehen graduan (% 32); 118, bigarren graduan (% 62) eta 10, hirugarrenean (% 5,5). Hala, preso gehienek lehen graduan eman dute euren zigor guztia, kasu askotan, 30 urte baino gehiago.
Sareren aburuz, espetxe-graduan aurrera ez egitea "eskubideak mugatzea da", eta hainbat adibide jarri ditu horren lekuko: patioan egoteko orduak gutxiago dira, baita ekintzetan parte hartzeko aukerak ere, miaketak etengabeak dira, bazkariak ezin dira jangelan egin...
Sareren datuen arabera, 60 presok euren zigorraren hiru laurdenak bete dituzte, eta beste zortzik urte honetan zehar egingo dute. Dena dela, lehen graduan daudenez, ezin dute baldintzapeko askatasuna eskatu. "Salbuespeneko araudia aplikatzen ariko ez balitzaie, denak aske leudeke", adierazi dute.
Hori horrela, sakabanaketa politikaren auzia konpontzen ari den heinean ("itxaropentsu" daudela onartu dute), Sarek uste du graduen progresioan ere irtenbidea bilatu behar dela. Nolanahi ere, urruntze politikaren harira, plataformak gogorarazi du presoen ia erdia, % 47, Levante, Madril, Andaluzia eta Galiziako kartzeletan daudela oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.