RADIO EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendia: ''Euskal politikari lasaitasuna ekartzea, hori izan da PSEren ekarpen nagusienetakoa''

18:00 - 20:00
Mendia: ''Euskal politikari lasaitasuna ekartzea, hori izan da PSEren ekarpen nagusienetakoa''
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak esan duenez, azken urteotan Eusko Legebiltzarrean eta hedabideetan izaten diren eztabaidak "lasaiagoak" dira, hein handi batean, "sozialistei esker".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X