Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da

42 urte zituen, eta bihotzekoak jota hil da. Aurreko udal hauteskundeetan, Aldazabal Zieko-Bai alderdi independentearen zerrendaburua izan zen.
Luis Aldazabal, Eltziegoko alkatea
Luis Aldazabal, Eltziegoko alkatea. Irudia: EITB Media

Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da azken orduetan. 42 urte zituen, eta bihotzekoak jota hil da. Aurreko udal hauteskundeetan, Aldazabal Zieko-Bai alderdi independentearen zerrendaburua izan zen.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak sare sozialetan zabaldutako mezu batean Aldazabalen heriotza deitoratu du, "hutsune handia" utzi duela adieraziz.

Era berean, Arabako Batzar Nagusiek atsekabea agertu dute, eta babesa helarazi diete "familiari, lagunei eta Eltziegoko udalerri osoari une gogor hauetan".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X