Eibar
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtero legez, II. Errepublikaren bandera igo dute Eibarren apirilaren 14an

Eibar, gaur goizean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Urtero legez, II. Errepublikaren bandera igo dute Eibarren apirilaren 14an
Gipuzkoako sozialistek Eibarren ospatu dute Errepublikaren aldarrikapenaren 91. urteurrena. Urtero, apirilaren14an egin ohi duten moduan, aurten ere II. Errepublikaren bandera igo dute Eibarko sozialisten egoitzan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X