Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"
Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.
Victor de Aldama, Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia, gaur, Auzitegi Gorenean. Argazkia: Europa Press
Victor Abalos, Jose Luis Abalos ministro ohiaren semeak ukatu egin du aitaren ondare eta diruaren zaindari lanak egin izana, eta adierazi du aitari emandako diru guztia haren diru-sarreratik izan dela, "aitaren poltsikoa oso estu" zegoelako, haren hitzetan.
Gaur hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren okerrenean, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak kobratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.
Jose Luis Abalosen semea, Victor Abalos, izan da lehena deklaratzen, eta aitortu du aitari 20.000 euro inguru maileguan eman izana, baina ziurtatu du aitari emandako diru guztia haren diru-sarreratik atera dela. Hala, ukatu egin du dirua Kolonbian kokatutako enpresa batetik etorri izana.
Era berean, onartu du Koldo Garciaren bikotekideak administratzen zuen enpresa baten zerbitzuak kontratatu zituela, baina zehaztu du harreman horrek "oso gutxi" iraun zuela; "bi hilabete".
Kafeari buruzko aipamenak "Kolonbiara egiten dituen etengabeko bidaiengatik" direla esan du. "Ez dago enkriptatutako hitzik, ez baitut horretarako ohiturarik, eta ez baitakit klabean hitz egiten", zehaztu du.
Epaiketak luze jotzea espero da: hiru akusatuek apirilaren 28an deklaratuko dute, eta, oraingoz, senideak hasi dira lekukotza ematen.
Abalosen bikotekide ohia: "Etxeak begiratzeko esan zidan, eta nahi nuena aukeratzeko"
Lekuko gisa deklaratu du, baita ere, Jessica Rodriguez Jose Luis Abalosen bikotekide ohiak. Kontatu du Garraio ministro izandakoak Madrilen etxebizitza bat "aukeratzeko" esan ziola. "Etxeak begiratzeko esan zidan, eta nahi nuena aukeratzeko". Horrela alokatu zuten Espainia Plazako pisua.
Aurretik, unibertsitateko bi lagunekin partekatzen zuela etxea azaldu du, eta Abalosekin bakarrik egoteko tokirik ez zuela, "ia egunero" elkartzen baziren ere. "Ez geneukan non elkartu. Orduan, esan zidan jada 30 urte banituela, eta bazela ordua nik neure etxea izateko, inorekin partekatu gabe".
Halaber, aitortu du Abalosek hainbat opari egin zizkiola, tartean, telefono mugikor bat eta unibertsitateko matrikula. Dirua ere ematen omen zion eskura.
Koldoren anaia "bi aldiz" joan zen Ferrazera, "gutun-azalen bila"
Bere aldetik, Joseba Garciak, Koldo Garciaren anaiak, esan du "bi aldiz" joan zela PSOEren egoitza nagusira, Ferrazera, diruz betetako gutun-azalak jasotzera. Horrez gain, behin Dominikar Errepublikara ere bidaiatu zuela azaldu du, Aldamarentzat hainbat dokumentu jasotzera.
"Bi aldiz bakarrik egon naiz Ferrazen, bietan gutun-azalak jasotzeko. Ez naiz gehiago itzuli", erantzun du, bere abokatuak egindako galderei erantzunez.
Akusazioen galderei ez die erantzun, Auzitegi Nazionalean beste auzi batean ikertua izaten ari dela argudiatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarreko presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatzen" zituela esan du ikertuak, eta bitartekaritza egiteagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.
Duela 50 urteko alkateek diote Euskal Herriak oraindik ez dituela orduko helburuak bete
Bergaran bizi izan zuten egun historikoa gogoratu dute 1976ko alkateek. Urduri baina ilusioz itzuli dira orduko ekitaldiaren lekura, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen une hura oroitzera. Orduko lorpenak nabarmendu dituzte, eta etorkizunari begira ere itxaropentsu agertu dira.
EAJk eta EH Bilduk nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dituzte Bergaran
Bi alderdietako 200 udal-ordezkari elkartu dira Gipuzkoako udalerrian bi efemeride berezi gogoratzeko: Alkateen Mugimenduaren sorreraren 50. urteurrena eta Foruen indargabetzearen 150. urteurrena.
Ezkerreko alderdiek Errepublikaren berrezarpena aldarrikatu eta faxismoa salatu dute Gasteizen
Errepublikako Gobernuaren aurkako estatu kolpearen 90. urteurrenean, EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak, Berdeak Equok eta Sumarrek "olatu erreakzionarioaren" aurkako "fronte antifaxista" osatzeko deia egin dute, eta "eskubide sozial, kolektibo eta nazionalak" blindatzeko prozesu "herrikoi eta errepublikarraren" bideari ekitea eskatu dute.
PPk alkategai berdinekin jarraituko du Bilbon, Donostian eta Iruñean eta Iñaki Garcia Calvo estreinatuko da Gasteizen
Alderdi Popularrak datorren urteko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako hiriburuetarako hautagaitzak ofizial egin ditu gaur Galizian, Santiagon, egindako ekitaldi batean.
Frankismoak hildako 3.700 lagunak eta milaka errepresaliatuak gogoratu dituzte Nafarroako elkarte memorialistek
San Frantzisko plazan egin duten ekitaldian, Ansoleagako Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean, loreak jarri dituzte errepresioaren biktimen omenezko plakaren ondoan. Horrez gainera, agintariei eskatu diete eraikin hori oroimenerako leku izenda dezatela.