Urtaran alkateak 10 milioiko inbertsioa iragarri du Herrandarren kaleko eraberritze lanak egiteko
Legegintzaldia amaitzeko urtebete falta den honetan, datozen hilabeteetan Gasteizen aurrera eramango dituzten ekintzen berri eman du Gorka Urtaran alkateak. Besteak beste, iragarri du Herrandarren kalea eraberritzeko lanen lizitazioa urriko bigarren hamabostaldian egingo dela. Lehen faseak 10 milioi euro inguruko aurrekontua izango du eta, udal iturrien arabera, azken bi agintaldietako obrarik anbiziotsuenetako bat da. Lan horien baitan, ardatz berde bat eratuko da eta oinezkoentzako eremua irabaziko da Herrandarren eta Jose Mardones kaleen artean.
Gaur-biharretan Politika orokorrari buruzko eztabaida egingo dute Gasteizko Udalean, legegintzaldiko azkena. Gaurko saioan Gorka Urtaran alkateak hitza hartuko du, besteak beste, balantzea egiteko eta legegintzaldia amaitzeko falta den urtebete honetan abian jarri nahi dituen inbertsioen berri emateko. Bihar, ostirala, oposizioko taldeen txanda izango da.
Masterplana edo Gasteizko erdigunea birgaitzeko, biziberritzeko eta suspertzeko 20 ekintzatik gora biltzen dituen plana ere hizpide izan du Gorka Urtaranek. Horren esanetan, bertan aurreikusten diren ekintzen % 80 eginda edo martxan daude. Gaur egun, horietako 16 eginda edo egiteko bidean daude: Arich bulego zaharra, Ertza eraikina, San Prudentzio 30, Floridako Txorolekua, Brigidas eraikina, Correos, Santa Barbara plaza, Memorialaren ingurua, Zulueta jauregia, Goya gasolindegi zaharra, Araba Jenerala eraikin nagusia, Alfaro lursaila, Jose Barbara lursaila eta egoitza.
Era berean, Erdi Aroko hirigunean etxebizitzak birgaitzeko (1.000 euro) eta zarataren aurkako neurriak hartzeko (800 000 euro) 2,1 milioi euroko egitasmo baten berri eman du Urtaranek. Ekainean bertan, Udal Gobernuak bi laguntza-lerro onartuko ditu: lehenengoa, zarata arintzeko lanen kostuaren zati bat ordaintzera bideratuta egongo da (gehienez ere inbertsioaren % 70 ordainduko da), araua 10 dezibeliotan gainditzen duten Erdi Aroko hiriguneko eremuetan; eta bigarrena 2022an Alde Zaharreko eraikinak birgaitzeko laguntzetarako izango da.
Inbertsioekin jarraituz esan du, aise gaindituko dela hiriko auzoetan 100 milioi euro inbertitzeko legegintzaldi honetan hartutako konpromisoa. Izan ere, alkateak jakinarazi duenez, dagoeneko 96,5 milioi euro inbertitu dira.
Gasteizen etorkizunerako "funtsezkoak" liratekeen beste proiektu batzuk ere aipatu ditu, hala nola, AHTaren lurperatzea. Horri lotuta azaldu du eraikuntza-proiektuaren idazketa lizitazio fasean dagoela helburu horretarako sortutako sozietatearen estatutuak berritu eta epeak arintzeko erakundeek protokoloa adostu ondoren.
Legegintzaldi honen balantze ekonomikoa egiterakoan, 2015etik gaur arte egonkortutako zorra 15 milioi euroan murriztu dela nabarmendu du: 123,29 milioitik 108,02 milioira.
Bestalde, Gorka Urtaranen arabera, Gasteiz erreferentzia da ingurumenaren arloan eta erreferentzia izan behar du mugikortasunaren arloan ere.
Trafikoa arintzeko neurriak
Trafikoaren inguruko gorabeherak polemika iturri dira Gasteizen eta horri aurre egiteko hainbat neurri proposatu ditu alkateak, bereziki, hiriaren hegoaldeari begira. Gaineratu duenez, arintasuna eta segurtasuna bermatzea dira helburuak.
Lehenik, epe laburreko ekintza "kirurgikoez" hitz egin du, zirkulazio denborak % 30-50 hobetzea eta segurtasuna bermatzea xede dutenak. Bigarrenik, jakinarazi du ikerketa bat egingo duela Udalak. Horren helburua izango da ekialdea-mendebaldea ardatzetik hegoalderako konexioan aurreapausoak ematea.
Gasteiz Europaren balioekin bat egiten duen "superhiri europarra" dela esanez hasi du bere hitzaldia. Nazioarteko testuinguruak markatutako legegintzaldia izan dela onartu du: pandemia, hornikuntza krisia, energetikoa eta Ukrainako gerra. Urtaranen hitzetan, udal gobernuak bere kudeaketa egoerara egokitu behar izan du eta erronka handiei erantzun behar izan die, tokiko agendaren kaltetan.
Hiriak hainbat alorretan izan duen bilakaera laburbildu du alkateak. Besteak beste, aipatu ditu biztanleriaren zahartzea (65 urte edo gehiago dituzten pertsonak ia 55.000 dira), adingabe kopuruaren jaitsiera, delituen kopuruaren beheranzko bilakaera, garbiketako kontrata berria, Principal Antzokia eraberritzeko proiektuaren lizitazioa, Maria de Maeztu auditoriuma egokitzeko lanak, eta hezkuntza arloko azpiegitura berriak (Aldaialde ikastetxea eta Salburuako institutua, adibidez).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".